Begiak substratutik gehienez 50 cm gora daude. Talde honetan muluak eta belarkara batzuk sartzen dira. Adibideak: Thymus vulgaris, Genista hispanica subsp. occidentalis, Brachypodium retusum.
Landareak herrestadar meheak ditu, zenbait erroseta elkarri lotzen dituztenak; 2-5 cm-ko hostoak, lantza-itxurakoak, dentikulatu/zerredunak, ertz ondoan karedun poroak dituztenak; lore-elkartea panikula laburra da, zurtoinaren goiko erdia baino gutxiago hartzen duena.
Hosto 2-3 pinatisektuak, 3-15 cm luze; korolak 6-8 mm luze dira eta ez dute estaminodiorik edo txiki-txikia dute; pedizeloek guruin pedizelodunak dituzte.
Kuxin moztuak edo arantza bikoak edo tartekoak; estandarteak zeta asko ditu; brakteatxo txiki-txikiak, pedizeloaren oinaldean kokaturik; kalizaren beheko ezpainak hortz dibergente eta laburrak ditu, 1 mm-tik beherakoak.
Landareek ez dute kuxin-antzeko soropila eratzen; loredun zurtoinak adartsuak eta iletsuak dira; 8-11 mm-ko kalizak; hosto obobatuak edo obalak, 3-10 mm zabal, inguru guztian ziliodunak, normalean; petaloen azkazalak sepaloak baino luzexeagoak dira.