hemikriptofitoa

Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.

Lorea

Zurtoinak gehienetan adartsuak dira, eta kapitulu bat baino gehiago dute; beheko hostoen orria espatula-itxurakoa da, zabala, eta sartune ez oso sakonak ditu. Hostoak ez dira mamitsuak ez lodiak, eta hosto-ertzetako sartuneak sakonak dira beste subespeziearen aldean.

Loreak

Zurtoinek ile zutituak dituzte; hostoek 3-5 nerbio dituzte; beheko hostoek gehienetan 1 mm-tik gorako ileak dituzte, goikoek ertzetan guruin-zilioak dituzte; sepaloek guruin-zilioak dituzte; petalo arrosak (zimeldu ahala urdinera egiten dute).

Lorea

Landare bizikorra; errizoma sendoa.

Loreak

Zurtoinek guruin-ileak dituzte mutur aldean, behintzat; hostoen orria obatua edo luzanga/obatua da, oinaldean bihotz-itxurakoa, (3)4-8 cm zabal, eta bere zabalera halako 2 baino laburragoa; braktea luzanga/lantzeolatuak, zerradunak, sasibertiziloak baino luzeagoak; kalizaren hortzek ez dute arantzarik.

No photo

Hegalek (5)6-8.5 x 3.5-5 mm dituzte, eta kapsula baino nabarmen luzegoak dira; korola hegalak baino luzeagoa da; luku loreanitzak, laxoak, 3-12 cm-koak, 10 mm-tik gorako kanduarekin; goiko hostoak behekoen antzekoak dira eta ez daude pilatuta lore-elkartearen azpian.

Loreak

Sepaloak 4-5.5 mm luze dira; kapsula 4-6 mm luze; petalo urdin argiak; haziak 2-3 mm luze dira, arrautza-itxurakoak, eta punta aldean ez dira mehartzen; landare bizikorra edo bi urtez behingoa, inoizka urterokoa, normalean zurtoin asko dituena.

Loreak

Lore horiak; lantza-itxurako hostoxkak, zorrotzak, nerbio paraleloekin; landareak sarritan baditu ileak kalizetan eta kanduetan, behintzat.

Loreak

Oinaldeko hostoak 2 cm baino zabalagoak dira, oxkardunak, eta ertzetan dituzten sartuneak normalean ez dira sakonak; petaloak 11-16 mm luze dira, ez dute ez ilerik ez zain gorrixkarik.

Lorea

Kalizaren hodiak kanpoaldean ileak ditu eta eztarrian lodiune bat du; estipulak bat-batean mehartzen dira muturreko bizar fin batean; hostoxka obalak.

Lorea

Zurtoin herrestari sustraitzaileak; estipulak bat-batean mehartzen dira muturrean. Kalizaren goiko hortzak estuak eta lantza-itxurakoak dira; hostoxkak 10 mm-tik gorakoak dira, obobatuak edo eliptikoak, sarritan orbandunak; hosto freskoek albo-nerbio zeharrargiak dituzte; hosto-txorten ilegabeak edo ia.