hemikriptofitoa

Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.

Loreak

Hosto arantzagabeak; inbolukruaren brakteak puntazorrotzak dira baina ez arantzadunak.

Loreak

Aurreko sepaloak bat eginda daude; aurreko eta atzeko sepaloek zain nabarmen bana dute; garak 5 ildo sakon ditu.

Loreak

Landare bizikorrak, sendo sustraituak; korolen hodia oinaldean okertuta dago, eta 2 mm-tik gorako diametroa du; hostoen orria zabal baino nabarmen luzeagoa da, 2(3)cm baino luzeagoa.

Lamium galeobdolon

Korola horiak, korolen beherko ezpainak 3 gingil ditu, hirurak ia tamaina berekoak; antera ilegabeak; sasibertiziloak oso bakanak dira; landare bizikorrak, herrestadar luzeekin.

Loreak eta hostoak
Loreak

Kasko konikoa edo zilindrikoa, zaku-itxurakoa, bere zabalera halako bi baino luzeagoa; hosto palmatipartituak; hostoen azken lakainak zabalagoak dira, erdikoak 10 mm edo gehiagoko zabalera du gehienez; nektarioak ezproi kiribilkatua dauka.

Lorea
Horman eskegita

Txortena eta errakia gaztaina-kolore ilunekoak edo beltzak dira; pinak ia eseriak dira, moztuak, erdizirkularrak edo angeluzuzenak, asimetrikoak edo, inoizka, simetrikoak.

Loreak

Korolak 3-13 mm luze dira, marroiak, eta hodian ileak dituzte; kalizaren gingilak obatuak eta kamutsak dira.

Loreak

Lore tenteak edo zutituak, lukuetan edo panikuletan; kalizak gingil tenteak ditu eta hodian ile luze zurrunak ditu, zutituak; 3-4.5 cm-ko korola; landare ilezurruna.