hemikriptofitoa

Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.

Lorea

Sustraiak ez dira lodiak; loreak panikula zabal eta laxoan daude; pedizeloak loreak baino luzeagoak dira, eta brakteatxoak erdialdetik sortzen zaizkie; kalizaren ortzak +/- zutituak dira, oinaldean zerradunak; korolaren erdia zatiturik dago.

Landarea

Loreak 3.5 baino laburragoak dira, hodi zilindriko estua dute, gingil zutituak dituzte eta eztarrian ez dute orban berderik; kaliza korolaren erdia bezain luzea da; errosetako hostoak 1-2 cm luze dira.

Lorea

Inbolukruaren kanpoko brakteak lantza-itxurakoak dira eta muturretan arantza bana dute; kanpoko akenioak oso estuak dira, hegaldunak.

Lorea

Kapitulu oso handia, 6-12 cm zabal, normalean bakarra; hostoak oinaldeko errosetan daude; zurtoinik egotekotan, labur-laburra da. Inbolukruaren barrualdeko brakteak horiak dira; tarteko brakteek arantzak dituzte ertzetan, baina ez bizkarrean; zurtoin gabeko landarea; 18-25 mm-ko kardilauna.

Lore eta hostoak

Loreek 4 cm-tik gorako pedizeloa dute, ipurditik bertatik sortzen dira, eta ez dituzte nabarmenki gainditzen hostoak; korolek 2-4 cm-ko diametroa dute eta zapalak dira.

Lorearen atzealdea, ezproiak agerian dituela.

Landareek 35-150 cm dituzte; zurtoin adarkatuak; gehienez 15 lore edo gehiago; ezproi gakodunak, inoizka okerrak; estaminodio kamutsak. Zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo guruin/ile gutxi dute; lore handiak, (10)14-21(28)mm-ko ezproiekin.

Loreak

Hostoek hiru gingil dituzte, osoak eta berdintsuak; lore zuri, urdinxka edo arrosak, sepalo gisako 3 braktea eta petalo itxurako 6-9 atal dituztenak; poliakenio zapala.