hemikriptofitoa

Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.

No photo

Kanduak beherantz okertzen dira fruituetan; merikarpo ilauntsuak edo ilupadunak, bizkarraldean leunak edo saretuxeak.

Lorea

Petalo horiak; kalikuluaren lakainak horztunak dira, sepaloak baino handiagoak; loredun zurtoinak herrestariak dira; loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan.

Loreak

Ihi-antzeko zurtoinak; zurtoinen oinaldeko hostoak ezkata orbelkarak dira; loreak urdinxka dira, l-3naka daude muturreko glomeruluetan, eta mintzezko brakteak dituzte.

Lorearen ahoa

Kalizaren barneko mintza kaliza-hodiaren laurdena baino laburragoa da; kalizaren hortzak kalizaren barneko mintza baino gorago estutzen dira; sustrai-hosto larrukarak eta distiratsu samarrak, eliptikoak edo lantza-itxurakoak, puntazorrotzak edo apikulatuak; landareak herrestadarrak ditu.

Lore eta hostoak

Hosto guztiak osoak dira edo ia; korolak 25 mm baino laburragoak dira.

No photo

Inbolukruaren kanpoko brakteak kanpora-kiribilduak edo erabat zutituak dira; gehienetan garen amaraun-antzeko ile-janzki laxoa daukate muturrean, kapituluen azpian; akenio grisaxkak edo horixkak; mokoaren oinaldea konikoa da.

Landareak

Beheko hostoak ezkata-antzekoak dira; erdiko hostoak lineal/lantzeolatuak dira, kanpora-kiribilduak, 0.4-1 cm zabal eta 1.5-4 cm luze; loreak 2.5-6 cm luze dira; landare bizikorrak.

Lorea

Oinaldeko hostoak mintzezko edo ezkata-itxurako zorroak dira; sepalo iledunak; 3-4(4,5) mm-ko akenioak, iledunak, 1 mm-tik beherako moko adpresoarekin.

Zaingorria

Petaloek azkazal nabaria dute; loraldian sepaloak tente daude; merikarpoek goian saihets irtenak dituzte, eta behean erretikulua edo zimurrak; hostoak maiz pinatisektuak dira. [subesp:] Petaloek 9-15 mm dituzte guztira, eta 6-9 mm-ko orria dute; merikarpoek goien 1-2 saihets dituzte zeharretara; lore-hauts laranja.

Loreak

Lore usaintsuak; korola hori biziak; kaliza harroa, ilupa zurixkaz jantzia; kapsula kalizaren hodia baino laburragoa da.
[subesp:] Hostoen orria pixkanaka estutzen da txortenerantz, hegal zabala eratuz, eta azpialdean ile-jantzi grisaxka du; korolaren hodia eta kaliza ia luzera berekoak dira.