geofitoa

Begiak lurpean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Adibideak: Scilla verna, Phragmites australis, Pteridium aquilinum.

Loreak
Lorea

Labeloa 10-14 mm luze da, eta albo-gingilen gainean ez da mehartzen; batzuetan petaloak zabal eta laburrak dira.

Loreak

Labeloak ertzean 2-6 mm zabaleko zerrenda horia du.

No photo

Espadizearen muturreko luzakina horia da, oinaldean kolpetik estutzen da, eta beheragoko zati antzua baino luzeagoa eta aski lodiagoa da; hostoak udazkenean sortzen dira, eta batzuetan zain zurixkak dituzte.

Horma zahar bat estaliz

Abaniko itxurako pinulak, oinaldean falka-itxurakoak, argitara ikusten den nerbiazio dikotomikoarekin; errakia gaztaina-kolore ilunekoa edo beltzezka da, eta ez du palearik.

Loreak

Hostoak bi baino ez dira izaten, obatu/eliptikoak, orbanduak; tepaloak atzerantz erabat okertuta daude oinaldetik hasita; antera urdinxkak; erraboila oboide/zilindrikoa.

Landarea

Aireko zurtoinak labur-laburrak dira; korinbo-itxurako lore-elkarte trinkoa; lore urdin-bioletak; 4-5 cm-koak; kaliza ilegabea, 2 cm inguru luze.

Lorea eta hostoa, Araba aldeko harizti batean

Lore zuriak edo arrosak, banaka, inoiz binaka; sepalo ilegabeak; hosto 1-2 palmatisektuak, 3-5 lakain oso irregularrekin; estiloak akenioak baino laburragoak dira.