AA - Oso arrunta

Sarritan eta ugari aurkitzen diren landareez esaten da. Horrelako landareak toki askotan bizi dira eta bizi diren tokietan erruz hazten dira, baso, sasi edo belardietako espezie nagusia izateraino.

Loreak

Gehienetan kapituluetako lore guztiak hodi-itxurakoak dira eta dago ligularik; landareak ez du guruin-ilerik; inbolukruak 8-10 braktea gehigarri ditu, eta bai hauek eta bai braktea nagusiak beltzez orbandurik daude.

No photo

Inbolukruaren kanpoko brakteak kanpora-kiribilduak edo erabat zutituak dira; gehienetan garen amaraun-antzeko ile-janzki laxoa daukate muturrean, kapituluen azpian; akenio grisaxkak edo horixkak; mokoaren oinaldea konikoa da.

Loreak

Petaloek ertzean guruin-ile asko (35-70) dituzte; ile horietako bakoitzak 3 zelula ditu, muturrekoa esferikoa; korola gorrixka edo arrosa, oso gutxitan urdina.

Loreak

Lore arrosak; kaliza fruitu-emailea 10-15 mm luze da, eta 2-3.5 mm-ko hortzak ditu, triangeluarrak; kapsula 10-14 mm luze da, eta hortz kanpora-kurbatuak ditu, heldurik daudenean biribilkatuak.

Loratutako adaska

Landare bizikorra, dioikoa; gehienetan lore-elkartea adarkatua da; hostoaren txortena orriaren erdia baino laburragoa izan ohi da.

Hostoak eta fruituak

Begiak beltzak dira; hostoxkek albo-nerbio baino hortz gehiago dituzte; hostoxkek ileak dituzte azpialdean, erdiko nerbioaren hasieran.

Landareak
Loreak

Aurreko sepaloak bat eginda daude; aurreko eta atzeko sepaloek zain nabarmen bana dute; garak 5 ildo sakon ditu.

Adaskak
No photo

Hosto osoak edo ertzean altzodunak; tortzel-itxurako begiak; gerba arrak kapitulu-itxurakoak dira, zintzilikariak; arrautza-itxurako kupula, moko bigunez estalia; lore-elkarte emeak arretatik aparte daude.