A - Arrunta

Landare arruntak ere sarritan eta ugari aurkitzen dira, baina ez AA bezainbeste. Normalean ez dira nagusi izaten landare-elkarteetan.

No photo

Inbolukruaren brakteak gorantz okertuta daude, eta gehienetan 1-15 cm luze dira, batzuk kapitulua baino luzeagoak; errezeptakuluaren ezkatak arantza +- zuzenetan amaitzen dira, ia linealak dira, eta eskuarki loreak baino luzeagoak.

Loreak

Ezproiak 14-19 mm ditu, labeloa baino laburragoa edo ia luzera berekoa da; purpura-koloreko loreak; landare sendoa, gehienez 60 cm garai.

Loreak

Braktea beltzezkak edo marroi ilunak; lore-elkarte bakuna edo adar gutxikoa.

Lorea

Loreak luku laxoan daude, gehienetan 5 cm baino luzeagoak dira, goikoak normalean antzuak dira, pedizelo luzea dute eta korinboa osatzen dute, eta emankorrak +- marroiak dira; hostoak 5-20 mm zabal dira, ertzetan latzak.

Multzoa

Loreak luku trinkoan daude, 5 cm baino laburragoak dira, goikoak ez dira pedizelo luzekoak eta ez daude korinboan, emankorrak urdin ilunak dira; hostoak 1.5-5(6) mm zabal dira, ertzetan leunak.

Loreak

Hostoak 1-7(12) mm zabal dira; erraboilak 10-20 mm-ko diametroa du eta gainean tunika leuna dauka, marroia edo zurixka.

Landare multzoa

Goiko hostoak eta brakteak horztunak dira, sartune ez hain sakonekin, eta hostoen orria oinaldean bihotz-itxurakoa da eta ez da txortenean dekurrentea; korolak 10-12 mm luze dira, eta goiko ezpaina 4-6 mm luze.

Loreak

Landare bizikorrak, sendo sustraituak; korolen hodia oinaldean okertuta dago, eta 2 mm-tik gorako diametroa du; hostoen orria zabal baino nabarmen luzeagoa da, 2(3)cm baino luzeagoa.

Lorea
Horman eskegita

Txortena eta errakia gaztaina-kolore ilunekoak edo beltzak dira; pinak ia eseriak dira, moztuak, erdizirkularrak edo angeluzuzenak, asimetrikoak edo, inoizka, simetrikoak.