B - Bakana

Landare bakanak oso leku gutxitan aurkitzen dira eta, oro har, oso urriak dira edo han-hemenka baino ez dira ugariak.

Lorea
Loreak

Zurtoin gabeko landare bizikorra; fruituak 20-35 mm-ko mokoa du.

Loreak

Kono luzanga/konikoak, apofisi zorrotzekin; 1 xm-tik beherako haziak, hegal garatuarekin; zuhaitz helduek ez dute guardasol itxurako adaburu trinkoa.

Hostoak, kontrargian

Hostoak distiratsuak dira, iraunkorrak, 8-12 cm luze, eta garbi mugatutako ertz zeharrargia dute; korolaren hodia gingilak bezain luzea da; zuhaitz txikia; adaburu biribila.

Loreak

Beheko hostoak lantza-itxurakoak dira, estuak; brakteak obulutegia baino askoz laburragoak dira; lore zuri-zuriak.

Asplenium scolopendrium scolopendrium

Fronde bakunak, osoak; frodeen orria luzanga/lantzeolatua da, oinaldean bihotz itxurakoa, belarritxo biribilekin, eta ertz osoa eta uhinduxea du.

Lorea

Hostoak 4 cm baino luzeagoak dira, oinaldean bihotz-itxurakoak, gainaldean leunak, ilegabeak; loreak korinbo-erako zimetan daude eta zimek braktea handi gorrixka erorkorrak dituzte; kapsula ilegabea, puntan izan ezik.

Landarea

Landareak soropil trinkoa eratzen du; gehienetan oinaldeko hostoak ez dira falta loraldian; loredun zurtoinak ez dira izaten 10 cm-tik gorakoak; kalizaren gingilak oso laburrak dira, eskuarki 3.5(4) mm-tik beherakoak.

No photo

Fruituak galburu zintzilikarietan daude eta hiru gingileko inbolukrua dute; hosto obatuak edo obatu/eliptikoak.

Loreak

Zaku-itxurako ezproia, beherantz okertua, erdialdean 4 mm baino zabalagoa.