Atlantikoa

Europako kosta atlantikoetan bizi diren landareei esaten zaie.

Lorea

Inbutu-itxurako koroa zabala, ertzean osoa edo uhinduxea; lerro-itxurako tepaloak; lorezil-harizpi okerrak, luzera desberdinetakoak; hosto linealak, zilindroerdi-formakoak, 2(2.5) mm baino estuagoak.

No photo

Korolak horiak edo horixkak dira osorik, eta hodia 3-5 mm zabal dute; hazi beltzak; hostoak lauak izan ohi dira.

Lore multzoa

Korola bioleta edo lila; (3)4-12(14) mm-ko ezproia.

Lorea

Kardilaun labur-laburra, gehienez 1 mm luze; brakteen luzakinak marroiak izan ohi dira, triangeluar/lantzeolatuak, eta ez dituzte erabat estaltzen brakteak; erdialdeko hostoak gehienetan estuak eta lantza-itxurakoak dira.

Loreak
Landarea

Hostoen lakainak obal/eliptikoak dira eta gehienetan hortz gutxi dituzte, punta alderantz elkar-ukitzaileak; alboetako lakainek oinalde simetrikoa edo zertxobait asimetrikoa dute, eta oinaldeko ertzen angelua 90º baino estuagoa dute.

Symphytum tuberosum, Karrika aldean

Korola horiak; landarearen errizoma okerka hazten da, begitsua edo tuberkuluduna da.

Loreak

Loreak 40-55 mm luze dira, arroxak edo purpura-kolorekoak; korolaren hodia zabala eta ezkila-itxurakoa da; hostoek gehienetan ile grisaxkak dituzte azpialdean.

Loreak

Hostoak 1-7(12) mm zabal dira; erraboilak 10-20 mm-ko diametroa du eta gainean tunika leuna dauka, marroia edo zurixka.

Loreak

Loreak udazkenean garatzen dira, hostoak zimeldu eta gero; periantoak (5)10-25 cm-ko hodia du; tepalo guztiek kolore berdina dute, malba eta purpura bitartekoa.