Mediterraneoa

Mediterraneo ertzeko herrialdeetan bizi diren landareei esaten zaie.

Loreak

Labeloa 13-16 mm luze da, zehar-ebakiduran ganbila, ez oso iluna, eta ertzean hori-berdexka; petalo angeluzuzenak, lauak; espekulua pixkanaka desegiten da lorearen eztarriraino heldu gabe; lore deflexuak.

Loreak eta hostoak

Zurtoinek ile kizkur eta +- adpresoak dituzte; hosto horztun/ebakiak, sartune sakonekin; korola horiak.

Loreak

Korola aktinomorfikoa, hodi zuzenarekin eta 8-15 mm-ko diametroa duen orriarekin; merikarpo tenteak, 6-10 mm luze.

Lorea
Loreak

Inbolukruaren brakteek eta pedizeloek guruin-ile luzeak dituzte, baita izar-itxurako ile laburrak ere; 1,5 mm inguruko akenioak; landare grisaxka, oinaldean zurik ez daukana.

Lorea

Muturreko arantza oso sendoa da, nakar-kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira; hostoak ez dira dekurrenteak; ez dago kardilaunik; purpura koloreko loreak.

Loreak
Loreak

Hostoxkak ez dira mamitsuak, hortzak ia oinalderaino dituzte eta nerbio oso nabarmenak dituzte; adabetarteak ile guruindun eta guruingabez osatutako ilupa dute eta ez dira ez zurixkak ez kotoidunak; 12-19 mm-ko loreak.

Lore eta hostoak

Landare bizikorrak eta maiz arantzadunak; estandarte iledunak.

Loreak

Hostoak osoak dira edo pixka bat gingildunak; hostoen arantzak ertzetan etzanda daude eta meheak dira, doi-doi ziztagarriak, 10 mm baino laburragoak.