Mediterraneoa

Mediterraneo ertzeko herrialdeetan bizi diren landareei esaten zaie.

Loreak

Landare belarkara; lore purpurak edo arrosak; 8-15 mm-ko kliza, ile zurrun +- ugariz estalita, brakteatxoak bezala; hosto zerradunak, obatu/lantzeolatuak, azpitik berdexkak; lantza-itxurako brakteatxoak, zerradunak, puntan pixkanaka estutuak.

Loreak

Landareak oinalde zurkara du; lore horiak; 15-20 mm-ko kaliza, ile luze bigunez estalita, brakteatxoak bezala; hosto osoak, lineal/lantzeolatuak, azpialdean ilupa zurixka dutenak; braktea obatuak, osoak edo ia, puntan kolpetik estutzen direnak.

Lore-buruxkak

Buruxkak estu-estu eginda daude glomerulu esferikoetan; lore-elkartea braktea baino askoz laburragoa da; zurtoin gogorrak.

Lorea

Oinaldeko hostoen albo-lakain pareetako bat, behintzat, ez da txiki-txikia; fruituetan badago karpoforoa; hur helduak 4,5-7 mm luze dira eta ez dira izaten oso latzak.

Fruituak eta hostoak

Hosto iraunkorrak, larrukarak; hosto bakoitzak 3-6 pare albo-nerbio ditu, desberdinak; lore 5(4)-meroak.

Lore eta hostoak

Zurtoinek ile zuzen eta zutituak dituzte; hostoak horztunak dira eta sartuneak ez dira hain sakonak; korolen goiko ezpaina zurixka da.

Loreak

Loreak zurtoinaren goiko erdia edo gehiago hartzen duen galburu laxoan daude; korola eta kalizaren gingilak ia luzera berekoak dira.

Landarea

Hosto pinatifidoak, ilegabeak edo iledunak; landare berde-grisaxka.

Lore eta hostoak

Kalizak 10 hortz ditu, gehienetan punta-okerrak; kalizaren hodia 3-4 mm luze da; hostoek gainaldean ia ez dute ilerik edo ile sakabanatuek osatutako ilupa dute.

Lorea

Inbolukruaren kanpoko eta tarteko brakteek luzakin estua dute, lantza-itxurakoa, 2-5 cm-koa, makurra eta ildaskatua; hosto ia ilegabeak, 3-8 mm-ko arantzekin; 3-8 mm-ko kardilauna.