Mediterraneoa

Mediterraneo ertzeko herrialdeetan bizi diren landareei esaten zaie.

No photo
Loreak

Inbolukruaren kanpoko brakteak obatuak/bihotz-itxurakoak dira, barrukoak baino askoz zabalagoak; akenioak mokoa gorputza bezain luzea dute.

Loreak

Landare adartsua, kapitulu askorekin; loraldian oinaldeko hostoak hondatuta eta ihartuta daude.

Parentucellia viscosa

Hosto eta braktea horztunak, luzanga/lantzeolatuak, zabal baino nabarmen luzeagoak; korola horiak, 15-25 mm-koak; kalizaren hortzak gutxi gorabehera hodia bezain luzeak dira.

Lorea

Hostoak 4 cm baino laburragoak dira, oinaldean falka-itxurakoak edo biribilak, gainaldean zimurtsuak, bilodunak; loreka banaka daude, edo lore gutxiko zima brakteagabeetan elkartuta; kapsula ileduna goitik beheraino.

No photo

Brakteatxoek 20-35 x 14-32 mm dituzte, oinaldea handituta daukate zaku baten antzera, inguratzaileak dira eta guztiz teilakatuta daude; 24-40 mm-ko lorezilak; 6-8 mm-ko anterak; korola 5 cm baino luzeagoa izaten da.

Loreak

Zurtoinek ile zutituak dituzte; hostoek 3-5 nerbio dituzte; beheko hostoek gehienetan 1 mm-tik gorako ileak dituzte, goikoek ertzetan guruin-zilioak dituzte; sepaloek guruin-zilioak dituzte; petalo arrosak (zimeldu ahala urdinera egiten dute).

Loreak

Hostoak filodioak dira, gramineoen hostoen antzekoak; estipula nabari-gaitzak; lore gorrixkak.

Loreak
Loreak

Petaloek ertzean guruin-ile asko (35-70) dituzte; ile horietako bakoitzak 3 zelula ditu, muturrekoa esferikoa; korola gorrixka edo arrosa, oso gutxitan urdina.