Mediterraneo-atlantikoa

Salbuespena da hainbat eskualdetako landare-taldearen barruan. Bai kosta mediterraneoetan eta bai kosta atlantikoetan bizi diren landareez esaten da.

Loreak eta fruituak

Petaloak 5-10 mm luze dira, sepaloak halako 1.5 baino laburragoak; sepalo kamutsak, 8-12 mm-koak, iraunkorrak; fruitu heldua beltza eta mamitsua da, zabalgaitza; 4-12 cm-ko hostoak, obatu zabalak edo obatu/lantzeolatuak.

Asplenium scolopendrium scolopendrium

Fronde bakunak, osoak; frodeen orria luzanga/lantzeolatua da, oinaldean bihotz itxurakoa, belarritxo biribilekin, eta ertz osoa eta uhinduxea du.

Hostoak eta loreak
Loreak

Ezproiak 14-19 mm ditu, labeloa baino laburragoa edo ia luzera berekoa da; purpura-koloreko loreak; landare sendoa, gehienez 60 cm garai.

Loreak

Zurtoineko hosto-pareak oinaldetik bat eginda daude euren zabalera osoan; kalizak nerbio bakarreko gingil linealak ditu ia oinalderaino.

Orchis purpurea, Irurtzun aldean

Kaskoak purpura-orbanak ditu; labeloaren erdiko lakainaren gingilak alboetakoak baino 4-6 aldiz zabalagoak dira.

Lore pare bat

Labeloak hiru gingil luze eta oinaldean orri-antzeko bi toles ditu; lore-elkarte piramidal edo zilindrikoa; erretinakulu bakarra, burtsikuladuna; tuberkulu osoak.

Loreak, Astigarragako Bentaren inguruetan

Hipokiloak oinean kilo bakarra du, osoa edo pixka bat ildokatua.

Loreak
Loreak

Labeloak ertzean 2-6 mm zabaleko zerrenda horia du.