Sarrarazia

Jakinaren gainean edo oharkabean gizakiak oso aspaldi ez dela (batez ere Ameriketara joan-etorriak hasi ziren garaitik hona) sartu dituen landareez esaten da. Landatutakoak zein ez, gehienak gai dira basati bihurtzeko eta hemengo landareekin batera bizi dira (batzuetan lehia gogorrean). Beste batzuk, inoiz ere basati bihurtzen ez diren edo oso gutxitan bihurtzen badira ere, baratzeetan hain edaturik daudenez, garrantzitsuak dira liburu honen lurraldeko eskualde bateko edo gehiagoko paisaian. Horiek ere talde honetan sartu dira, salbuespen gisa.

Lorea

Petalo horiak; kalikuluaren lakainak horztunak dira, sepaloak baino handiagoak; loredun zurtoinak herrestariak dira; loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan.

Lorea
Loreak
Hostoak, kontrargian

Hostoak distiratsuak dira, iraunkorrak, 8-12 cm luze, eta garbi mugatutako ertz zeharrargia dute; korolaren hodia gingilak bezain luzea da; zuhaitz txikia; adaburu biribila.

No photo

Mulu bizikorra, guztiz zurkara; fruituen kanduak erreflexuak dira; baia helduak purpura-kolorekoak edo beltzak dira.

Lorea

Hostoak 2-4 cm zabal dira, obatuak edo obatu/lantzeolatuak, eta albo-nerbio nabarmenak dituzte; korolaren hodia gingilak baino 2-3 aldiz luzeagoa da.

No photo

Kiribilek 3-5 adar dituzte eta adar-puntetan ez dute diskorik.

Cyperus eragrostis

Glumak 2-3 mm luze dira; buruxkek 14-30 bat lore dituzte; gluma erorkorrak, errakiaren oinaldea agerian uzten dutenak; lore-buruek braktea lantzeolatuak dituzte; lorezil bat.

Loreak
No photo