Sarrarazia

Jakinaren gainean edo oharkabean gizakiak oso aspaldi ez dela (batez ere Ameriketara joan-etorriak hasi ziren garaitik hona) sartu dituen landareez esaten da. Landatutakoak zein ez, gehienak gai dira basati bihurtzeko eta hemengo landareekin batera bizi dira (batzuetan lehia gogorrean). Beste batzuk, inoiz ere basati bihurtzen ez diren edo oso gutxitan bihurtzen badira ere, baratzeetan hain edaturik daudenez, garrantzitsuak dira liburu honen lurraldeko eskualde bateko edo gehiagoko paisaian. Horiek ere talde honetan sartu dira, salbuespen gisa.

Loreak

Landare igokariak; zurtoin birakariak; loreek 2-5.5 cm-ko korola dute eta oinaldean 0.5-1.5 cm-ko braktea bat daukate; baia helduak beltzak dira.

No photo

Zuhaitza; adar azintzilikariak, oso luzeak eta malguak; hosto-gain berde ilunak eta hosto-azpi berde-grisaxkak. Gerbak hostoekin batera garatzen dira eta euren oinaldeko braktea hostokarak baino laburragoak dira.

Loreak

Jatorriz Ipar Amerikakoa da.

Lorea

Ligula laranjak, inbolukruaren brakteak halako bi baino luzeagoak; kapituluek 4-7 cm-ko diametroa dute; hostoak 1-5 cm zabal dira.

Loreak

Adar gazteak eta hosto-txortenak berde argiak dira; hosto-azpiek guruin eseri bat edo gehiago dute oinaldean; lore-elkarteak 8-15 cm luze dira, hostoak bezala.

Enbor helduaren azala eta hostoak

Hostoak 10-25 cm luze dira, erabat zerradunak; 13-30 x 0.5-0.7 cm-ko gerba arrak; kupulak arantza ilaundunak ditu.

Hostoak