Nafarroa

Elo

Esa

Oko

Enviado por BatenBat el 2004, Abril 4 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Uharte-Arakil

Uharte-Beriain-Unanua-Uharte

Uharte herriko hego aldeko auzotik abiatu. Bidean errotarrien harrobia ikusteko aukera izango duzue, eta nola ez, txerriak solte. Pazientzia izan igoera aldapatsua baita zati zati batzuetan, hartu arnasa, begiratu ipar alderako paisaia: Aralar, Madalen haitz, Ireber, Saioa, Adi... Sakana bailara. Uhartetik Beriainaino mila bat metroko igoera dago.
Jaitsi Unanuarantz ohiko bidetik eta herri gaineko iturrira heltzean jo iparrerantz, Unanuaren Rasorantz, eta Beriainen muturrari buelta eman Uharterako norabidean.
Garai honetan bazoazte aukera izan dezakezue Beriaineko ur-jauzia ikusteko, aitzakia nahikoa irteera hau egiteko.

Enviado por inaxio el 2004, Abril 3 - 00:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zunbeltz benta

Bentaren ataritik abiatu eta etxaldea inguratuz mendebaldera jotzen duen pista belartsura jo behar dugu. 100 bat metro aurrerago hainbat pistaren arrastoa gurutzatzen da gurearekin, erne! pista nabarmenena jarraitu behar dugu, gora egiten duena (harripila batzuek ere erakusten dute zein den). Pistak aldapa leunaz ekiten dio igoerari, basoaren mendean gehienean, kilometro pare batean-edo, langa batera heldu arte. Urbasako larreak zeharkatzen dituzten harrizko hesi luze horietako bateko ataka da eta hesi hori bera da tontorretik oso gertu pasatzen dena hain zuzen. Baina bide erosoagoa da hankapean darabilguna eta langa pasa eta berehala lepo batera helduko gara.

Enviado por BatenBat el 2004, Febrero 22 - 01:00.
Categorías Huesca, Nafarroa
ABIAPUNTUA Borda de Abau

La borda de Abau esta situada entre el Camping de Zuriza y Ansó. Pertenece a la Sociedad de Montaña Urdaburu de Errenteria. Cogemos la pista que allí comienza. Tras una media hora de caminata, la pista se termina y no tenemos más remedio,por lo menos yo no lo conozco, que tirar campo a través y subir de forma directa hasta la explanada que está bajo las peñas del Ezkaurre. Una vez en la explanada, pues tiramos hacia la zona opuesta de la cumbre (la más lejana al Ibon) para ir subiendo de una forma más suave. No hay un camino predefinido ni marcado. Desde luego, yo que lo he subido unas 10 veces, creo que todas lo he subido de forma distinta.

Enviado por BatenBat el 2004, Febrero 1 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Baraibar eta Iribas

Errepidea izateak atzera egiten digu mendizaleoi, baina, egia esan, tontorrak leku berean jarraitzen du, eta honek ez du inongo errurrik gizakiak honegatik edo hargatik errepidea zabaldu izana.

Tontorrak, esan dut, hantxe jarraitzen du, baina mendia ez da tontor huts bat, baditu basoak (pagadiak, areztiak...), Iribas ondoko Aitzarretako iturria, gizakiaren aztarnak, gizakia bera...

Horrelakoren bat gertatzen da tontor honekin, ea bertaraino hegoaldetik eta iparraldetik heltzen zaigu errepidea. Jakina, alboan San Migeleleko baseliza baitu.

Enviado por Tito Pueyo el 2004, Enero 28 - 01:00.
Categorías Araba, Nafarroa
ABIAPUNTUA Monasterio de Kodes

La sierra de Kodes es una magnífica y caprichosa formación que separa a cuchillo Araba y Nafarroa. Su máxima altura, el Ioar (1.416 mts.), es una magnífica atalaya sobre tierras alavesas y navarras. En el otro extremo se halla el Costalera (1.234 mts.). La subida al Ioar es fácil y sin dicultades desde el Santuario de Kodes (Nafarroa) y en su ascensión el camino nos recompensa con un entorno de gran belleza acrecetando por la presencia de los «gendarmes» que custodian la sierra.

SANTUARIO DE KODES

En el aparcamiento señalado en «Cómo Ir», tomar de las tres pistas de tierra que allí nacen la situada a la derecha de un panel explicativo donde comienzan las marcas rojas y blancas que nos guiarán. Un poco más arriba (¡ojo!), al llegar a la altura de una borda, existe una bifurcación. Seguir por la derecha. A partir de aquí las marcas se entremezclan (rojas y blancas y amarillas y blancas), pero sólo existe una pista a seguir entre bonitos y jóvenes robles que lo inundan todo.

Enviado por BatenBat el 2004, Enero 20 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Narkue

Lokiz mendi-kateko tontorrik garaiena dugu, 1258 m.
Nik gomendatuko nizueke hegoaldetik abiatzea bi arrazoi nagusiengatik:
Lehena, Lana ibarra ezagutzeko aukera izango zenuketelako. Lana ibarrak hegoaldetik artadi zoragarria du, eta Galbarra herrira doan errepidea hartzen baduzue aukera paregabea izango duzue artadia zeharkatzeko. Jakizue Kanpezutik bazoazte beste aukera bat dagoela Lana ibarrera heltzeko, Gastianetik.

Enviado por BatenBat el 2004, Enero 12 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Orkin (auzoa)

Orkin izena duen Arraitz herriko auzotik irteten da pista bat (Eskuinaldera) Bukaeraraino jarraitu eta pista bukaeratik bidezidor bat jarraitzen du goraino eta piska bat aurrerago Santa luziaren ermita topatuko duzue.
Ibilbide hau oso egokia da mendiko bizikletaz egiteko (Orkinetik igo eta Urritzolatik jaitsi adibidez)

Enviado por BatenBat el 2004, Enero 6 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA lltzarbe

De la parte alta del pueblo de Ilzarbe en el Valle de Ollo, se toma una pista que nos lleva al cementerio. Un poco mas adelante, en el cruce de pistas tomar la de la izquierda que nos lleva hasta un pabellón de ganado. Siguiendo la misma, tras pasar una barrera, tras una fuerte pendiente viene una bajada y una vaz llaneando, una vez que vemos el collado de Ollaregi, se toma un sendero a la izquierda que en zig zag nos lleva al mismo.

Enviado por inaxio el 2004, Enero 5 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Villamayor

Herriaren gain-gainean dago eta bidea erraza eta laburra da. Elizaren paretik kalean gora abiatu eta zuzenean gora eginez herrialdearen goi aldera jo behar dugu. Han pista zabal batekin egingo dugu topo, lehendabizi eskubi aldera eta laster ezkerraldera joz ur biltegiaren azpialdetik pasatzen dena. Horixe da jarraitu beharreko bidea: mendebaldeko bizkarrera heldu arte zeharkatzen du hegoaldeko isurialde osoa eta bizkarrean gora egiten du gero, mendebaldeko harresiaren ertzaren oineraino. Handik aurrera xenda batek inguratzen du harresia iparraldetik, bost minuturen buruan gaztelurako sarbidea eskaintzen duten eskilararekin topo egin arte.

Enviado por inaxio el 2004, Enero 5 - 01:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zunbeltz benta

Lizarragako mendatetik Lizarra aldera jaisten den errepidean, lehenengo aldapak jasiten bukatu eta laster aurkituko duzue eskubi aldean Zunbeltzeko benta zaharra, orain nahiko itsusi ematen duen eraikin multzo nabarmena. Autoa bertan utzi eta errepidearen beste aldean dauden aldapari ekin behar diogu. Bi aukera ditugu horretarako: a) Lizarraga aldera jo eta 300 m.ra eskubi aldean zabaltzen den larredian barrena sartu edota b) errepidean 500 m. behera egin eta aldapa guztia gainditzen duen harresia bilatu.
a) Larrean gora egin eta basoan sartuta ekialdera jo behar dugu zuzen, ageriko biderik gabe. Aurreraxeago bide zabal baten trazak atzematen dira, baina ez oso nabarmen. Ordu erdiren buruan, basoa bakantzen somatzen denean, Zaborrateko sarobera helduko zara. Ekialdera jarraitu behar da aurrerantzean ere eta aurrean luzatzen den muinoa (Malkasko bera) gainditzen lagunduko digun senda bilatu. Senda honek eskubi aldera (HHEra) jotzen du, gainaldean mendi osoa zeharkatzen duen harresi baten parera heldu arte.