Mai

Coch­le­a­ria aestuaria, Irungo Osinbiribil parkean, errioaren bazterrean.

Oinaldeko hostoek orri obatua edo eliptikoa dute, zabal baino luzeagoa eskuarki, oinaldean falka-itxurakoa, moztua edo bihotz-itxurakoa.

Sisymbrium austriacum chrysanthum, Latasa aldean

Sisymbrium austriacum: fruitu iledunak edo ilegabeak, 6-40(50) mm luze, gehienetan oso okerrak; 3,5-6,5 mm-ko petaloak (inoizka handiagoak); goiko hostoak zatituak edo ia osoak dira. Subsp. chrysanthum: fruituak 6-20(25) mm luze dira, gehienetan iledunak; 5-10 mm-ko pedizeloak; goiko hostoak zatituak dira; landarea behealdean ia ilegabea da, baina goialdean eskuarki ileduna, ile kizkurrekin.

Iris graminea, Irurtzun aldean

Zurtoin oso estuak, hegal banarekin alboetan; gehienetan zurtoinaren goiko hostoak lore-elkartea gainditzen du; kordotxak desberdinak izan ohi dira, kanpokoa hosto-antzekoa eta eskuarki 10 cm baino luzeagoa, eta barrukoa(k) 4-8 cm luze, orbelkara(k) osorik edo zati batean; inoizka kordotx guztiek ia luzera bera dute (10)

Allium moly, Irurtzun aldean

Larre harritsuak eta erlaitzak, batez ere karehaitzetan; 500-1400 m. Lurraldearen erdiko hereneko mendiak: U(B). Med. W: submediterraneoa.

Valeriana pyrenaica, Fagollaga aldean

Beheko hostoak 8-20 cm zabal dira, obatu/biribilak; zurtoinak saihets edo ildo nabariak ditu; landare sendoa, 50 cm baino garaiagoa.

Sanicula europaea, Errenteria aldean

Lo­re­ak ese­ri­ak dira edo kan­du la­bur-la­bu­rra dute, eta glo­me­ru­lu trin­ko­e­tan dau­de, gin­bail irre­gu­la­rra era­tzen du­te­la; gin­bai­lak bera bai­no la­bu­rra­goa den in­bo­luk­ru ber­dex­ka dau­ka; pe­ta­lo mu­xa­rra­tu­ak; fru­i­tu ia es­fe­ri­koa, ez­ten ga­ko­du­nez es­ta­li­ta.

Pritzelago alpina, Aizkorri aldean.

Lo­re­dun zur­toi­nak 5-25 cm luze dira eta 3 zur­toin-hos­to bai­no ge­hia­go
di­tuz­te.

Sorbus aucuparia, Aralarren, Abuztuan

Begi ilu­pa­du­nak, ez li­ka­tsu­ak; azal leu­na; 6-11 mm-ko fru­i­tu­ak, ia es­fe­
ri­ko­ak, iraun­ko­rrak, hel­du­a­ro­an go­rri­ak.

Centranthus calcitrapae, loreak.

Goi­ko hos­to­ak, be­hin­tzat, za­ti­tu­ak dira; ko­ro­la kon­kor­du­na; ur­te­ro­ko lan­da­rea.

Lunaria annua, Zuñiga