Apr

Loreak

Periantoak sepalo zuri ikusgarriak ditu, iraunkorrak, (6)8-15 mm-koak, lorezilak baino luzeagoak; sustrai tuberkuludunak, tortzel-itxurakoak; hostoak sasierrosetan daude.

Loreak

Lorexaki trifidoa; zurtoinen zehar-ebakidura hiru angelukoa da.

No photo

Kanduak beherantz okertzen dira fruituetan; merikarpo ilauntsuak edo ilupadunak, bizkarraldean leunak edo saretuxeak.

Lorea

Petalo horiak; kalikuluaren lakainak horztunak dira, sepaloak baino handiagoak; loredun zurtoinak herrestariak dira; loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan.

Lore eta hostoak

Hostoek ertz kartilaginosoa dute, uhindua, horztuna edo latz samarra, eta azpialdean papilak izaten dituzte; 1-3(5) * 1-4.5 cm-ko hosto-orria, gehienetan puntazorrotza; 1-5 mm-ko hosto-txortenak, lore-kanduak baino laburragoak; sortaka dauden tuberkuluek osatutako errizoma.

Loreak

Ihi-antzeko zurtoinak; zurtoinen oinaldeko hostoak ezkata orbelkarak dira; loreak urdinxka dira, l-3naka daude muturreko glomeruluetan, eta mintzezko brakteak dituzte.

Lore eta hostoak

Hosto-ertz eta sepalo ziliodunak.

Lorearen ahoa

Kalizaren barneko mintza kaliza-hodiaren laurdena baino laburragoa da; kalizaren hortzak kalizaren barneko mintza baino gorago estutzen dira; sustrai-hosto larrukarak eta distiratsu samarrak, eliptikoak edo lantza-itxurakoak, puntazorrotzak edo apikulatuak; landareak herrestadarrak ditu.

No photo

Hosto ilegabeak, ertzean papilak dituztenak; buru-itxurako edo hiru gingileko lorexakia.

Loreak

Zurtoin gabeko landare bizikorra; fruituak 20-35 mm-ko mokoa du.