Jun

Lunaria annua, Zuñiga
Rhamnus cathartica Aralarren, pagadiko bizkar harritsu batean, uztailean.

Hostoek 1-2,5 cm-ko txortena dute eta 3-7 cm-ko orria.

Plantain ertaina
Lore elkarteak eta goiko hostoak
Landarea

Beheko hostoak bakunak dira, palmatifidoak edo palmatipartituak, eta 5-7 gingil dituzte, obal-lantzeolatuak, akuminatuak.

Loreak

Beheko hostoak palmatifidoak edo palmatipartituak dira, inoizka palmatisektuak, eta 2,5-10(14) x 1-5(9) cm-ko 3-5(7) gingil dituzte; braktea larrukarak, (0,75)1-3 cm-koak, nerbio anastomosatu irtenekin; kalizak hortz puntaluzeak ditu; 6-8 mm-ko fruituak.

Loreak eta aihenak osinaren gainean

Estiloak (lorexaki eta guzti) obulutegia baino laburragoak dira; glomeruluek (8)10-15 mm-ko diametroa dute; korolaren ezkatak ez dira heltzen lorezilaren oinaldera.

Loreak

Hostoen lakainak obal/lantzeolatuak dira, eta goiko herenean 3-5(8) hortz dituzte, txikiak, elkar-ukitzaileak; petalo zutituak, sepaloak baino nabarmen luzeagoak.

Loreak

Tepaloak 4-6,5 mm luze dia, horixkak; lorezilak korolatik kanpora ageri dira; erraboilaren kanpoko tunika zuntzez estalita dago; lore-elkarte trinkoa, esferikoa.

Landarea

Landareak herrestadar meheak ditu, zenbait erroseta elkarri lotzen dituztenak; 2-5 cm-ko hostoak, lantza-itxurakoak, dentikulatu/zerredunak, ertz ondoan karedun poroak dituztenak; lore-elkartea panikula laburra da, zurtoinaren goiko erdia baino gutxiago hartzen duena.