Jul

No photo

Inbolukruaren kanpoko brakteak kanpora-kiribilduak edo erabat zutituak dira; gehienetan garen amaraun-antzeko ile-janzki laxoa daukate muturrean, kapituluen azpian; akenio grisaxkak edo horixkak; mokoaren oinaldea konikoa da.

Loreak

Antesian kaskoa purpura-beltzezka da osorik, eta 5 mm-tik beherako tepaloak ditu; labeloa 8 mm baino laburragoa da eta purpura-koloreko puntu handi bakanak ditu hondo zurian.

Lore eta hostoak

Merikarpoek ile zutituak dituzte; petalo osoak.

Loreak
Hostoak, kontrargian

Hostoak distiratsuak dira, iraunkorrak, 8-12 cm luze, eta garbi mugatutako ertz zeharrargia dute; korolaren hodia gingilak bezain luzea da; zuhaitz txikia; adaburu biribila.

Loreak
Lorea

Korola urdinak edo bioletak, inoizka albinoak, 10-15 mm-koak; hosto guztiak osoak edo oxkardunak dira; kalizaren beheko ezpainak lantza itxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo ile leun bakanak dituzte.

Loreak eta fruituak

Petaloak 5-10 mm luze dira, sepaloak halako 1.5 baino laburragoak; sepalo kamutsak, 8-12 mm-koak, iraunkorrak; fruitu heldua beltza eta mamitsua da, zabalgaitza; 4-12 cm-ko hostoak, obatu zabalak edo obatu/lantzeolatuak.

Loreak

Tepalo berdexkak, horixkak edo laranjak; hostoak ez dira bertizilatuak, gehienetan lineal/lantzeolatuak dira, eta ertzetan papila irtenak dituzte.

Loreak

Lore eseriak edo ia, muturreko glomeruluetan, eta batzuetan baita albo-glomeruluetan ere.