Iparraldea

1
1

Airelekuko muino zabalaren erdian kokatzen da, inguruan beste harrespilen ondarrak, tumulu bat eta bi balizko zutarriak agertzen direlarik. 9 metro inguruko harrespil ederra bere kokapenagatik. Zenbait harri zutik agertzen badira ere, zutarrien antza duten beste batzuk etzanda daude. Harrespilaren hego aldea arrasaturik dago. Harrespilaren erdian harri metaketa ikusten da, muinoa larrea bihurtu zenean bertako harriak pilatuta sorturik eta Alfonso Martinezek tumulu bezala detektatu zuena, baina harrespilaren garaikidea ez dena.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 18:50.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Bagargiak lepoa

Eskaleramendi, Arthanolatze, Txardeka, Mendibeltza, Bagargiak lepotik. Txango erraza baina luze eta bidetik kanpo. Kontuz ibiltzeko modukoa elurra, lainoa edo eguraldi kaskarrarekin.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 16:20.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Meharroztegiko lepoa

Errola, Otsamunho eta Osatxar Meharroztegiko lepotik. Txango ederra, biderik gabe baina zailtasun handirik gabe, Aldudeko bazter hauek ezagutzeko. Kontuz ibiliko gara, nolanahi ere, eguraldi txarra eginez gero.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 15:07.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Ibañeta mendatean hasten den pista.

Girizu, Urtarai eta Lindus mendiak Ibañeta mendatean hasten den pista zabaletik. Autoa 1.1 kilometroan utzi, ehiztari etxoloa dotore baten ondoan eta bideari lotuko gatzaizkio.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 14:15.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Landerreko lepoa

Behorlegi eta Hauskoa batera igotzeko ibilbide erraz eta atsegina Landerreko lepotik abiatuta. Kontuz ibili behar da Behorlgiko gandorrean, batez ere izotza edota elurra dagoenean.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 13:55.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Izpegiko lepoa
Esquema Elorregiko Kaskoa eta Urrizpilota mendiak Izpegiko lepotik igotzeko ibilbide atsegin eta ederra.

Elorregiko Kaskoa eta Urrizpilota mendiak Izpegiko lepotik igotzeko ibilbide atsegin eta ederra.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 13:30.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Eraizeko lepoa

Lakhura-Ihitzkunditze mendiak igotzeko bide ederra eta ezohikoa, Eraizeko lepotik abiaturik. Jaitsiera Lakhurako gandorrean behera eginen dugu, batzuetan toki arriskutsuetan barrena. Batez ere elurra edo izotza denean ez da gomendagarria jaitsiera hori aukeratzea, etorritako bidetik edo zuzenean Angel Oloron aterpera jaistea hobe.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 13:18.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Arretxexuriko lepoa

Lapurdiko mendirik garaiena. Nafarroako Otsondo mendatean eskuinaldera joko dugu errepidexka batetik Arretxexuriko leporaino. Bertan aparkatu eta iparralderantz joko dugu. Ibilbideak pista saihesten du zenbaitetan, batzuetan bideko monumentu megalitikoak ikusteko. Lizartzu, Antsestegi eta Iguzkimendi mendiak eskuragai izanen ditugu. Ibilbide luzea da.

Enviado por zuriain el 2009, Noviembre 26 - 13:01.
Categorías Iparraldea
ABIAPUNTUA Orientazio mahaiko errepidea

Arradoi mendira igotzeko bide labur-laburra. Hartxuriako orientazio mahaia igotzen duen errepidean autoa utzi eta ordu erdiz joanen gara gailur itxi honetaraino. Txangoa berez oso interesgarria ez denez, Hartxuriako orientazio mahairaino joan gaitezke autoz edo oinez.