Helleborus

Landarea

Hosto pedatisektuak, errosetan jarrita, zurtoin iraunkorren puntetan; arrautza-itxurako braktea zabalak, goikoak osoak eta behekoak txiki-txikiak; loreen periantoaren lakainak elkar-ukitzaileak dira, berdeak eta puntan purpura kolorekoak.

Landarea

Hosto guztiak oinaldean daude, brakteak izan ezik; hosto palmatuak, edo apur bat pedatuak; brakteak palmatuak edo gingildunak izaten dira, baina inoizka zatitugabeak dira; loreen periantoaren lakainak zutituak dira, berde argiak edo horixkak