Beillurti

Garaiera 1113 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.640900, Y.4771620
WGS84 43.082486 N, -1.270155 E.
Abiapuntuak Arnegi.
Gertu Leizateka, Txangoa, Iramendi, Urkulu, Astobizkar, Argarai, Adartza, Laurinaga, Ortzantzurieta, Munhoa, Saiarri.
Lurraldeak Iparraldea.
Kategoriak EHMK.
images
Beillurti
Beillurti zuriain

Laurinaga-Adartza mendilerroaren paraleloan, beste kate apalago bat luzatzen da ekialdean, Leizateka mendia eta Arnostegiko lepoa abiapuntu duena. Behean, oso behean gelditzen dira Luzaide eta Arnegiko herriak, mendi-mazela erraldoiek estuturik.
Eite leuneko mendia duguBeilurti, lepo zabalak eta muino belartsuak aurkituko ditugu mendikate osoan... baita pista asfaltatu franko ere. Horrek, eta inguruko herrietatik abiaturik dauden desnibel ikaragarriek, txirrindularien paradisu bihurtzen dute mendialde hau.
Askotan bezala, zerrendako mendia ez da inguruko interesgarriena: urrutira joan gabe, Hostategi eta Itxatxegi bezalako mendiek itxura ederragokoak dira, baita, zer erranik ez, Leizateka edo Txangoa bera. Ohiko ibilbidea Arnegitik abiatzen dena bada ere, Orbaitzetako Olako pistatik ere txango luze eta interesgarri bat egin genezake.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

**

**