Belkoain

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 488 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.577150, Y.4785950
WGS84 43.220522 N, -2.051370 E.
Abiapuntuak Aduna, Andoain, Sorabilla.
Gertu BELKOAIN trikuharria, Sorabillako San Martin eliza, Aduna herria, Andra Maria eliza, Atxulondo burdinola.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Belkoain
Gurutzea ©inaxio

Basogintzak erabat mendean hartutako mendia da Belkoain, eta basoa ez dena sasia da, baina bideak nahiko txukun daude eta badago zer ibilia. Gainaldean porlanezko gurutze handi bat da nagusi eta aldamenean du buzoia, baina ez da hura muinorik altuena, ekialderago dagoenak metro batzuk gehiago ditu: bidea ordea zakarragoa da eta badirudi ibiltari gehienek nahiago dutela hura saihestu.

Irudiak

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

****

Lotutako orriak
[ibilbide] Belkoain Andoaindik, inaxio-k

Ajea

Atzko eraginak gaur goizeko txangoan nozitu ditut. Adunatik ekin diugu bideari eta, egia esan, basapista ugari daude inguruan. Galtzeko arriskua, beraz. Atsedenleku batera iristean, eskubitara jo eta gandorra erdietsiko dugu. Behin gandorran, jada geziak aurkituko ditugu. Ordu eskas bateko pasealdia. Ondoren, kotxeaz baliatuz, Zarateko bentara hurbildu gara. Bertatik, Zarateaitz punta lerdena dago, zerrendako beste gain bat. Askoz politagoa bigarren hau.