Bizkailuz

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1341 m
Sistema Areta
Location ED50 30T X.643200, Y.4750830
WGS84 42.894779 N, -1.247437 E.
Nombres alternativos Miskiluz
Puntos de partida Abaurregaina, Azparren, Garaioa.
Cerca KINOTXIKINIETA harrespila, Irurigieta tumulua, IRURIGIETA zutarria, Aginagako haitzuloa leizea, koba, LEARPURU trikuharria, Aezkoargain mendia, Learpuru mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Bizkailuz
Bizkailuzko gailurra ©zuriain

Mendi lau eta zuhaitzez josia dugu Bizkailuz, nahiko nahasketa txarra mendizaleak erakartzeko. Gailurra, beraz, ez da beste munduko gauza. Nolanahi ere, inguruko parajeak ederrak dira, pagadi zabalak, belardi goxoak, ur putzuak eta abar. Gainera, zuhaitzek eragozten ez dutenean, paisaia zabalak ikus ditzakegu Bizkailuzeko inguruetatik.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

****

***

****

****

****

***

***

***

***

****

***

***

***

**

Bizkailuz

Mendi lau eta zuhaitzez josia dugu Bizkailuz, nahiko nahasketa txarra mendizaleak erakartzeko. Gailurra, beraz, ez da beste munduko gauza. Nolanahi ere, inguruko parajeak ederrak dira, pagadi zabalak, belardi goxoak, ur putzuak eta abar. Gainera, zuhaitzek eragozten ez dutenean, paisaia zabalak ikus ditzakegu Bizkailuzeko inguruetatik. Bizkailuzera joateko bide ohikoak Aezkoatik abiatzen dira, bai Abaurreatik (Tornuela lepoan barrena) bai Garaioatik (Arbialdea sakaneko pistan gora). Bide hauek ez dute zailtasunik batere. Hegoaldetik ere abia gaitezke, Azparrendik hain zuzen: Abaurrea errekaren ondotik igotzen den pista hartu eta bi kilometro eta erdi eginda (bihurgune itxi batzuk pasata, Baiguraren bidea hasi baino 100 bat metro lehenago) ipar-mendebalderantz igotzen den lurrezko pista bat hartuko dugu. Betiere errekastoaren ondoan ibiliko gara Learpuru eta Bizkailuzen arteko lepora iritsi arte. Handik gorako bidea erraza da, nahikoa da mendiko gainaldean gora egitea pago eta ezpelen artean, lehen iparrerantz eta gero ekialderantz. Gailurraren inguruetan, kontuz ibili behar dugu: harri pila handi bat dago tontorretik berrogei bat metrora, eta erraza da benetako gailurrarekin nahastea. Erran bezala, bistak mugatuak dira bertatik, baina apur bat bilatuz gero, paisaia ederrak ikusiko ditugu. On egin.

Ez det kasoalitatez aurkitu

Imanolen antzea, Garan galdetzen zuen mendin izena behar gendun. Da hemen aituga billa. Ta azaldua azkenen!!! Mendie ez deu ezautzen, galduta eongoa nunbaiten.

Kasualitatez topatu dut

Mendi honen izena Gara egunkarian galdetzen dute, (2002-6-12) Euskal Herriaz Jabetzen izeneko gurutzegraman.