Buruntza

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 441 m
Sistema
Location ED50 30T X.580150, Y.4788050
WGS84 43.239116 N, -2.014133 E.
Puntos de partida Andoain, Urnieta.
Cerca Erroke Deuna ermita, Azkorte ermita, Fatima ermita, Karmengo Ama ermita, Irigoien Azpikoa jauregia, Berrozpe dorretxea.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías EHMK.
images
Buruntza
Gurutzea eta karaitza tontorrean ©inaxio

Inguruko mendiek bezala badu Buruntzak ere bere gurutzea, eta baita kalbarioa ere, izan ere Andoain, Lasarte eta Urnieta artean egoteak ez dio onura handirik ekarri. Bere karaitz gozoak erakarrita, badirudi alde guztietatik ari zaizkiola zein baino zein puska handiagoa kendu nahian: magal guztiak zulatuak ditu, sekulako urratuekin. Autobidea ere bertan du, Oria ibaiaren ertzean, eta tontorretatik bertatik entzuten garbi garbi auto eta kamioien hotsa. Basoak ere badira han hemenka, baina gain aldean otea eta sasia ere bada ugari, nahiz eta suteek nahikoa sarri garbitu dena. Mendiak berak itxura zorrotza erakusten du Andoain edo Hernani aldetik begiratuz gero, baina ez du zailtasunik. Karaitza tarteka azaleratuta dago, goialdean, gailurraren inguruan. Ermita parea ere badu, bata Lasarte eta Urnietako lurrak bereizten dituen gandorrean (Azkorte) eta Andoain aldekoan bestea (San Roke). Andoaingo Larramendi ikastolakoek badituzte hainbat ibilbide-proposamen mendi honen inguruak ezagutzeko. Lasarte aldetik abiatuz gero, Oria edo Oztaran auzoetatik abiatu zaitezkete, nahiz eta asfalto eta porlanezko bideak izan puska batean. Urnieta aldetik ere autoz joateko moduko bidea igotzen da Azkorteko ermitaraino.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

hainbat ibilbide-proposamen?

Deskribapenean esaten da: "Andoaingo Larramendi ikastolakoek badituzte hainbat ibilbide-proposamen mendi honen inguruak ezagutzeko."

Baina esteka ez dabil, eta ezin izan dugu aurkitu Interneten ere.
Larramendi ikastolako lagun horiek...ezin duzue berriro jarri, mesedez?

Zuzendu dut esteka. Orria

Zuzendu dut esteka. Orria lekuz aldatua zuten. Ongi etorri kanekepa, eta Urteberri on!

Bai, ibilaldi interesgarriak dira. Eskerrik asko

Eskerrik asko Euskal Mendiak Luberri webgune hau daramazuenei ere. Aspaldi daukagu zuena mendiko informazioaren erreferente nagusi gisa.

Zurriola ikastolako mendi taldeko gunean (http://zurrimendi.blogariak.net/), irteeren berri ematen dugunean saiatzen gara beste lotura batzuk jartzen, informazio gehiagorekin. Eta horretan gehienetan zuenera jotzen dugu. Batzuetan ere argazki bat hartzen dugu mendiaren berri emateko... eta hara! gehienetan Inaxioren argazkiak hartu izan ditugu! Argazki ederrak egiten dituzu Inaxio.

Eskerrak Luberrikoei, eskerrak Inaxiori ;-)
Nekane eta Kepa

Zein ibilbide da egokiena?

Mendi honetara igotzeko hainbait ibilbide ezberdin dagoenez,zein da egokiena? Politena? Eta zeintzuk denborak?
Milesker.

Camino destruido

Partiendo desde Andoain, el antiguo camino que por encima de la cantera la atravesaba de derecha a izquierda está destruido y utilizado para colocar explosivos. El nuevo camino hacia la ermita, indicado por un cartel, te hace dar un gran rodeo, mientras que el antiguo era mucho más directo.
Existe una alternativa, siempre y cuando se haga en día festivo, que consiste en meterse en la cantera y cruzarla de un extremo al otro, hasta una loma junto a un bosque. Desde allí, un camino hecho con excavadora para replantar las destrozadas laderas te lleva en rápido zig zag hasta la ermita y por detrás de ella, hacia la cumbre

bizikletaz

Bizikletaz san pedro elizatik kalbario kalea hartu, ondoren buenos aires-zabaleta aldapa hasieran dagoen rotondan autobide ondotik dijoan bidea hartu, parke batetik pasatzen da. ondoren plazaola trenbidearen bidea jarraitu zementuzko bidera iritsi arte (plazaola bidea mantso, pertsonak paseatzen baitaude). zementuzko bidea jarraitu buruntzaldeko mapa bat ikusi harte. orduan eskubitara hartu eta dena zuzen joan etxe batera iritsi arte. hemen mendi bidea hasten da. etxea eskubitara utzi eta mendian gora joan, bide txikia dago, ongi markatua Azkorteko hermitara iritsi harte. Aldapa batzutan bizikletatik jeitsi beharko gara. Azkorten bizikleta utzi beharko dugu eta oinez jarraitu goraka. markatua dago ibilbidea, beti andoain aldera joanaz. gurutzea ikusten harengana joan.

ANIMO!!!!!

Buruntza Top!

Ni bere aurrean hazia izan nahiz, andoaindarra bai nahiz eta oso mendi txikia iruditu arren oso leku polita da bere ikuspegi apartaz gozatzeko.

Milla Esker