Castillete

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1038 m
Sistema
Location ED50 30T X.490176, Y.4721293
WGS84 42.642158 N, -3.121139 E.
Puntos de partida Pancorbo.
Cerca .
Provincia Burgos.
Categorías EHMK.
images
Castillete
"CUEVAS DE PANCORBO" BUZOIA, CASTILLETEN ©ALEXTIUP

Igoera Pancorbo herriaren iparraldean hasten da, porlanezko bide zabal baten ondoan. Dena dela bide hori jeitsierarako aprobetxatuko dugu.
Guk ezkerretara dagoen pista bat hartuko dugu. Ez dago markatuta baina ez dago galbiderik: pista horrek haitz artean ikusten den pasarte batetara garamatza. Pasartea igarotakoan senda batek zig-zag-ean gailur ingururaino eramango gaitu (1h 30\'). Gailurra bera ezkerretara gelditzen da baina eskumatara gelditzen den tontorreraino bueltatxo bat egiteak merezi du. Gailurreria osoa harresiz eta koba artifizialez beterik dago.
Jeitsiera mendiaren iparraldean ikusten den pista batetik behera egingo dugu. Horretarako lehenengo mendebalderantz jeitsi beharko gara amildegia bukatu arte eta ondoren iparraldera jo lehen azaldutako pistara heldu arte. Pista ekialderantz jarraituz porlanezko bidera helduko gara eta hortik ibilbidearen hasierara.

Imágenes

***

***

***

**

***

***

***

**

**

***

***

**

**

**

*

**