Corona/Errazu

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1387 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.636902, Y.4754631
WGS84 42.930148 N, -1.323611 E.
Nombres alternativos Errazu, Bidausi
Puntos de partida Arrieta, Garralda, Olaldea, Urrobi (Artzibar)
Cerca KORONA EKIALDE 2 trikuharria, KORONA ekialde 3 trikuharria, KORONA EKIALDE 1 trikuharria, KORONA tumulua, KORONA MENDEBAL 2 trikuharria, ANSABE trikuharria, KORONA MENDEBAL 1 trikuharria, MENKAIN eremu tumularra, ZORROZTARRIALDEA zutarria, SALSANGUA tumulua, BERRABURU zutarria, MENDIGIBEL zutarria, ERDIKOLARRE eremu tumularra, XURIZE tumulua, Xuritze mendia, ETXOLTXARRALDEA 1 mendebal trikuharria, BUABAKAR eremu tumularra, ETXOLTXARRALDEA 2 ekialde trikuharria, ZANAZ 2 ekialde trikuharria, XURIZE 1 trikuharria, ZANAZ 1 mendebal trikuharria, MENDIBURU tumulua.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Corona/Errazu
Gailurreko geodesiko erraldoia ©zuriain

Gain zabaleko mendia da, eta mendia bera ere zabala da, hegi luze eta leunak ditu Arrieta nahiz Garralda aldera, zakarragoaak eta aldapatsuagoak Olaldea aldera. Baina ederra da, garbia. Gailurrean oinarri luze xamarra duen erpin geodesiko bat ikus daiteke (gailurraren zabalerak hala behartuta beharbada) eta haren ondoan, txartelontzia, norbaitek arreta handiz atondutako harri multzo bat (2022ko uztaila) eta bisitarien arreta erakartzen duen otsalizar bakarti bat, beste harri pila baten erdian. Haruntzago txilardiak, iratzeak, ahabiak eta pagadiak osatzen dute paisaia.

Antza denez, Corona oso izen erabilia izan da aspaldidanik Nafarroan... baita Korsika bezain urrunak diren beste zenbait tokitan ere. Mendi honen bigarren izena, Errazu edo Erratzu ere oso aspaldikoa omen da, eta gaur egun bizirik darrai Garralda eta inguruko herrietan.

Corona-Erratzu mendia baino gehiago mendi multzo bat da, eta gailur nagusiaz gain beste hainbat tontor bisita daitezke: Lerdengibel, Apezanberro, Bidausi, Mendiurru... Forma leuneko mendiak dira, pagadi eta larrez jantziak, eta haietan monumentu megalitiko anitz aurki ditzakegu.

Imágenes



















***

***

***

***

****

***

***

*****

***

***

****

****

***

****

***

***

***

**

Arrietatik igo genuen mendi hau. Bidea luze xamarra da, baina garbia, eta aldapa gogorrak dituen arren ez du zailtasun handirik. Azkeneko zatia gogorrena izan daiteke, azken aldapak (eguzkitan egon ezkero) bukaezinak gerta daitezkelako. Gurutzera (gurutze bitxia benetan) iristeko geratzen dena erraz egiten da, laua baita dena. Goikaldean ere zuhaitzak daudenez, ez da paisaia askorik ikusten.