Gurugu

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 11 - 12:32.
Altitud 468 m
Sistema
Location ED50 30T X.598046, Y.4684943
WGS84 42.308686 N, -1.811666 E.
Nombres alternativos Olivos
Puntos de partida Azkoien-Peralta, Funes, Villafranca
Cerca Virgen del Portegado ermita, Santiago eliza, Funes herria, Cristo del Calvario ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Gurugu
Peñalengo malkarrak ©zuriain

Peñalengo mendilerro apala behatoki aparta da Arga eta Aragon ibaiak elkartzen diren tokiaren gainean. Ibai hauetako uren higadurak eman die Peñalengo malkarrei egun duten itxura zirraragarria.
Malkar hauetan hain zuzen aurkitu zuen heriotza Nafarroako errege Antso Garzes IV.ak. Antza ehizan zebilela bere anaiek, Iruñeko aitonen-seme batzuekin elkar hartuta, Peñalengo amildegian behera bota zuten. Beste bertsio ilunago batek erregearen gona-afera bati egozten dio hilketaren arrazoia.
Mendilerroko gailurra, nolanahi ere, ez dago amildegietako talaian, Funesen gainean baizik. Tokiak Gurugu izena jasotzen du, agian XIX. mendeko bataila haren oroigarri, non seguruenik Nafarroako hainbat soldadu hilko baitziren. Gailur honetan, ohiko erpin geodesikoaz gain, Kalbarioko Kristo Sainduaren baseliza aurki dezakegu, baita Jesusen Bihotzaren estatua erraldoi bat, begirada Erriberako ordoki amaigabean galdua duena.
Mendia pista eta errepidez josita dago, eta oinezkoentzako ibilbide bat badago ere, agian tokiak egokiagoa ematen du txirrindulaz ibiltzeko.

Imágenes

***

***

****

***

***

***

****

***

***

***

****