Hernio

eteneta-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1076 m
Mendialdea Hernio
Kokapena ED50 30T X.568975, Y.4780277
WGS84 43.170243 N, -2.152725 E.
Beste izenak Ernio
Abiapuntuak Asteasu, Iturriotz, Bidania mt., Errezil.
Gertu Aizpel mendia, Irumugarrietako Harkaitza mendia, San Migel Goikoa ermita, Gazume mendia, Uraitz mendia, ZAINGO ORDEKA trikuharria, ITXURAIN tumulua.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Hernio
Tontorra ©inaxio

Gipuzkoako erdialdeko mendirik ezagunena da, hainbat arrazoi direla medio. Gandor luzea duen mendia da eta Erniozabal gaina du beste muturrean, gorabehera ugariren ondoren. Bide ederrak jarraituz lotu daitezke inguruko tontorrak ibilbide berean, neke handirik gabe: Gazume, Aizpel eta Uraitz, urrutira gabe.

Tontorrak hilerri baten itxura du, izan ere gurutzez josia baitago, nahiz eta asko bakandu diren gehiegikeria dela-eta. Badu aterpe pare bat tontorretik oso gertu. Horietako baten aldamenean harrizko gurutze bat dago, burdinazko uztai batzurekin. Ohitura omen da lesionatutako gorputz-adarrak uztai horietako batetik pasatzea sendatzeko. Iraileko igandeetan erromeria eta jendetza izaten da Zelatun eta Ernio aldean.

Gazumera lotzen duen Zelatungo lepotik igotzen da bide erabiliena, bide zakarra izanagatik, ederki sakonduta dagoena. Orain (2016ko abendua), antza denez, jai-egunetan Errezil aldetik igotzen den bidea autoentzako zabalik izaten da eta horrek jendetza ekartzen du Zelatun aldera.

Irudiak









***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

*****

***

****

***

****

****

****

****

***

***

***

****

****

****

***

***

***

****

****

***

***

****

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

*****

***

**

***

***

***

**

**

***

****

***

***

***

***

***

***

***

**

**

**

**

**

***

*****

PARKE EOLIKOA Gazumen

Atsaldeon mendizale guztioi (zeozer esatearren)

Antza denez, Eusko jaurlaritzak edo delakoak parke eoliko bat eraiki nahi du Gazume inguruan, honek dakartzan pista eta obra guztiekin, mendikate honen itxura betirako aldatuz. Denon esku dago hau gelditzea!

Ernio -> Hernio

Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
"Zenbait urtetako zalantzen ondoren, Euskaltzaindiak 2004ko urriaren 29an onartu zuen Gipuzkoako herri-izendegian, besteak beste, Hernialde izenaren grafia agertzen da. Arau maila duen erabaki honen ondorioz (140 zenbakia daramana), herriaren izenaren jatorria den Ernio mendiari ere H- hasiera jartzea da zuzenena. Orobat egiten dugu izen hori mendigunea izendatzeko agertzen denean. Tras varios años de vacilación, el 29 de octubre de 2004 Euskaltzaindia aprobó el nomenclátor de pueblos de Gipuzkoa, en la que entre otras, aparece el nombre Hernialde. Como consecuencia de esta decisión que tiene rango de norma (número 140), lo más indicado parece ser poner H- al monte Ernio que es el origen del nombre del pueblo. Hacemos otro tanto cuando ese nombre figura para denominar el macizo."

Azpeitia-Sañu-Hernio-Tolosa

Ibilbide osoko norabide nagusia M-E izan da.Iraupena 8 ordu.
Azpeitiako tren geltokitik abiatu gara Sañurantz. Etumeta lepotik Gazume, Ernio, Tolosa.

Ernio

Atzo igandea, Ernio eguna eta bertara igo ginen eta gure moduan baita jende mordoska ere; eguraldi ona eta ambientia ere. Tontorreko gurutzeak ez zian ikusten hain beste jende artian. Aluzinantea! Zelatunen Gorringo taldeak bere \"Kutsidazu Isabel\" antzeslana ezkiñi zuten. Ondoren sagardo botila bokadilluarekin eta kafea patxaranekin;arratsaldean jeitsi. Oso egun polita igaro gendun. Beste bat arte!

Atsedena hartzeko... Para descansar...

Ernio inguruko ibilbideak egin nahi badituzue, baduzue atsedena hartzeko leku zoragarri bat: Artaunsoro Atseden Etxea.
www.artaunsoro.es.mn
Si quereís dar paseos en la zona del Ernio acaban de poner en marcha la Casa de Reposo Artaunsoro, un lugar maravilloso.

Igoera asko

Erniora igotzeko bire bat bino gehio baia: Errezil bertatik junda, Tito pueyok esateuna re bai, \"hostaletik\" (hemen bi aukera dittuk gainea) biainitik, tolosatik, iturriotzetik...Hauek eerrexenak ittuk. Bittuk baitare Azpetitik etortzeko aukerak e. Ze in naikan eta zeinekin bire bat o bestia auera leike

erniyo egunian egualdi kaxkarra

erniyo egunian egualdi onak iten badaki baño aurten iraileko azken igandian egualdi txar xamarra in tzun. bueltakuan busti giñan baño alare jendia animau zan. poztekua izan tzan. halare erromeriya ez eotiak pixkat penatu zigun. bueno...ayo

mendi polita benetan

aurten´re iritsi da iraila ta Erniyoa iyotzeko garaya. gu igande hontan jungo gea, normalen egun fuertiena izatea. Zelatunen erromeya eongoa ta seguru eon jende gutxi dantzan badore, gu han eongo geala. atentziyua deitzen duen gazte talde oitako bat gea. fijatu ondo ze umorekin iyotzen ditugun mendiyak. besteik gabe danoi gonbidatzen dizuet mendi polit honta iyotzia.

Garai bateko erromeriak

Joxemiel Barandiaranen _Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca_ liburutik:

En lo más alto del monte Ernio existe una cruz rodeada de otras más pequeñas. Todos los domingos de Agosto se hace romería a esta cumbre. Cerca de ésta se halla una pequeña planicie donde está plantada una cruz de piedra, la cual estuvo antaño en la cumbre misma y, habiendo sido derribada por un rayo, fue trasladada al sitio que ahora ocupa. Cada romero lleva encendido un eskubildu «rollo de cera» mientras sube de esta cruz a la del alto, rezando el viacrucis en el camino. Un hombre y dos mujeres de Régil subían allí para dirigir el ejercicio de viacrucis colocándose al frente de grupos de romeros. Cada uno de éstos les pagaba cinco céntimos por tal servicio (esto ocurría el año 1924). En la mencionada planicie hay muchos aros de hierro de diversos tamaños. Los romeros los meten en los brazos, en el cuello, en las piernas, en la cintura, etc., tras haber rezado varios Pater y Ave: esto lo hacen para preservarse del reuma o para curarlo. Los romeros compran allí unas cintas que luego cambian por las que cuelgan de la cruz de la cumbre, colocadas antes por otros romeros. Por haber estado en contacto con dicha cruz son consideradas como benditas, y con ellas envuelven los miembros atacados por el reuma. Después de tales prácticas, los romeros regresan a sus casas ostentando en sus vestidos medallas, cruces y cintas.

Igoera Erreziletik

Erreziletik igo nintzen, bide erraza eta polita. Jende ugri, iraileko erromeria zela eta. Kriston giroa!

Erromeri giro bikaina

Iraileko lau igandetan, benetan giro bikaina egoten da Zelatunen. Jendeak, lehenbizi, Erniora igotzeko ohitura izaten du; jarraian, Zelatunera jeitsi, tripa bete, eta erromeri giroan murgiltzeko. Ez galdu aukera eta badakizu, irailean, Erniora!!!

Re: Erromeri giro bikaina

Igande honetan denok Erniora! Disfrutatu aintxinako erromeriaz eta gozatu mendi zaleen giroaz.

Igoera Alkizatik

Igoera Alkizatik egiten bada, oso ibilbide polit eta ezezagunagoa egin daiteke.

Re: Igoera Alkizatik

Alkizatik erniora igotzeko bidearen nondik norakoak jakin nahi nituzke.
Mila esker

Re: Re: Igoera Alkizatik

Alkizako plazaren ondotik txuri-horiz markatutako bide bat abiatzen da, Zelatungo lepora iristen dena

Re: Re: Re: Igoera Alkizatik

Anderrek aitxatzen daben bidia PR-Gi-78xa da. Alkizako ikastetxian atzian dauan kartel batetan bide honen eta beste PR eta SL bide batzun informaziñua emoten da. Argazkixetako batian agertzen da. Ernio puntara 2 ordu inguru bihar dira. Oso bide politxa da.