Ibanteli / Labeaga

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 698 m
Sistema
Location ED50 30T X.612051, Y.4792100
WGS84 43.271512 N, -1.620501 E.
Nombres alternativos Labiaga, Ibantelli, Labiaga
Puntos de partida Bera, Lizarieta, Lizuniaga, Sara. (N.)
Cerca IBANTELLI HEGO 2 trikuharria, IBANTELLI ipar trikuharria, LEPOAUNDI 2 zutarria, LEPOAUNDI zutarria, LEPOAUNDI zista, IBANTELLI HEGO trikuharria, LABIAGA (Ibantelli) zista, XARITA III trikuharria, XARITA II trikuharria, XARITA zutarria, XARITA 4 trikuharria, XARITA 5 tumulua, XARITA I (ekialde) trikuharria, XARITA 6 trikuharria, XARITA 7 trikuharria, IBANTELLI tumulua, IBANTELLI EKIALDE trikuharria, LIZUNIAGA tumulua, FAAGEKO ERREKA harrespila.
Provincia Iparraldea, Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Ibanteli / Labeaga
Tontorra, Ekialdeko bizkarretik ©inaxio

Nafarroa eta Lapurdi arteko mendia da Ibanteli, nahiz eta tontorra erabat Lapurdi aldean goititu. Muga zaharra ekialdeko lepo batetik pasatzen da, mugarri ugariren laguntzarekin. Basoak estaltzen du gehiena, eta basoak utzitako eremuan, larrea baino gehiago iratzea da nagusi, baina nahiko inguru garbia da, noranahi ibiltzeko trabarik jartzen ez duena. Haitza azaleratzen da tontorrean eta inguruko beste zenbait gunetan. Ikuspegi zabala eskaintzen du ingurunearen gain (Larrun, Atxuria, bertan dira). Gora jotzeko biderik motzenak Lizuniaga eta Lizarretako mendateetatik abiatzen direnak dira, azken hau batez ere, baina gehiago entretenitu nahi izanez gero, Beratik abiatu zaitezkete GR11ari jarraituz Idoia edo Lizarreta arte. Labiaga izenarekin ageri da Alpinak ateratako Bidasoa aldeko mapan. Beste mapa batzutan izen hori ematen zaio ekialdeko bizkarrari edo Bera aldeko iparraldeko isurialdeari.

Imágenes


***


***

***

****

****

****

***

***

***

****

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

*

***

***

***

***

***

***

***

Ibantelli > Ibanteli / Labeaga

Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
"Lehenbiziko izenaren erabilera beti da -l- bakar batez, eta horregatik idatzi behar da modu honetan. Gailurra bakarrik Lapurdi herrialdean dagoen arren, Nafarroako zerrendan ere uzten dugu, bertan Labeaga izenak tradizio eta erabilera hedatua baitu. El uso del primer nombre es siempre con -l- simple, por lo que se debe escribir de ese modo. Aunque la cima se halla sólo en territorio de Lapurdi, la dejamos también en el listado de Navarra, donde el nombre Labeaga tiene gran tradición y uso."

Ibantelliko igoera Lizuniagako mendatetik

Duela bi urte, alabak 7 urte zituelarik, gailurra hau ezagutzeko aukera eduki genuen. Ordu pare bateko txangoa zelakoan, 3 ordu t¨erdi eman genituen, bidean. Igoera, Lizuniagako mendatearen gainatik, Tiro Zelairako pista hartuaz, ez dago galtzerik. Denbora osoan, Ibantelli gure ezkerretara gelditzen zelarik, hara non, eta bidegurutze batetara heldu ginen, ezkerreko bidea hartu genuelarik, aldapa piko bat gainditu ondoren, bidea samurtu zitzaigun. Bidea erraza bainan luzea suertatu zitzaigun. Bigarren ordua betetzear, Lizarietako lepora iritsi ginen, hortik, ordu erdi batean edo, gailurra egin genuen. Jaitsiera, Lizarietatik egin beharrean, zuzenean, basoa zeharkatuz, Lizuniagako mendatera egin genuen, bide zehatzik jarraitu gabe. Jaitsiera gehiena, baso baten gerizpean eman genuen. Nire iritziz, mendi oso polita da, bertaratzea merezi duen horietakoa.

Labeagako natur erreserbaz

Horra 21-8-1998 Nafarroako Agerkari Ofizialean jasotako aipamena:

La Reserva Natural está situada en la ladera Norte del monte Ibantelli, en el paraje de Labiaga, dentro del término municipal de Vera de Bidasoa.
El objeto de esta zona protegida es la conservación de un yacimiento de pizarras con intercalaciones carbonosas, con abundantes fósiles de pteridófitas y flora fósil del Estefaniense.
En el pasado el yacimiento del carbón dio origen a una modesta explotación minera que dio origen a las escombreras del entorno de la boca de mina.
En la actualidad el área tiene un uso de ganadería extensiva. No existen otros peligros potenciales para la conservación de los fósiles que la recogida de muestras.
Plan de uso y gestión
Las actividades cinegéticas se regularán en el Plan de Ordenación Cinegética correspondiente.
Queda prohibida la circulación de vehículos fuera de los caminos señalizados dentro de la Reserva Natural.
Las actividades didácticas evitarán las zonas fuera de las vías de acceso existentes.
Se efectuará el levantamiento topográfico de la Reserva Natural con identificación de las zonas de mayor interés geológico.
Se efectuará el inventario de los fósiles de interés científico.

oso mendi polita

Nik igoera lizarieta portutik egin nuen 40 minutuan .Gainera oso erraza da goiz buelta bukatzeko azkaine herria bisita dezakezue