Infierno

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 3082 m
Sistema Infierno
Location ED50 30T X.724186, Y.4740397
WGS84 42.781465 N, -0.260610 E.
Puntos de partida Pantikosako bainuetxea, Bachimaña aintzira, Sallent, Respumosoko aterpea.
Cerca Garmo Negro mendia, Piedrafita mendia, Tebarray mendia.
Provincia Huesca.
Categorías EHMK.
images
Infierno
Infernuak M. (3073m) marmolarrizko gandorra M.-tik ©Xabiaram

Infiernok 3000tik gorako hiru tontor ditu, gandor estu batez lotuak iparraldekoa eta erdikoa eta ataka batez hirugarrena, hegoaldekoa. Ohiko igoera bideak bi ditu, biak Panticosako Bainuetxeetatik abiatuta: batak Panticosatik zuzenean GarmoNegro eta Infierno arteko lepora jotzen du eta hegoaldeko eta erdialdeko tontorra bereizten dituen atakan gora egiten du, harritza nekagarri batean gora (elur egokiarekin azkoz errazago igo daiteke); bigarrena luzeagoa da, Panticosara datorren errekari jarraituz urtegi eta aintzira ederren ertzetik Tebarrayko lepora heldu eta GarmoBlancotik pasatzen dena. Bigarren honen zailtasuna oso ezaguna da: GarmoBlancotik Infiernoko gandorrera heltzeko Marmolera izenaz ezagutzen den isurialde zirraragarria zeharkatu behar da senda estu batetik, amildegiaren gainean. Elurra denean, izotzik bada, oso arriskutsua gerta daiteke senda estu hau. Hori bai, goiko gandor estuaren zeharkaldia oso ederra da. Hirugarren bidea ere, Respumoso aldetik igotzen dena, luzea da eta bigarrenarekin bat egiten du Tebarrayko iboiaren ertzean.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

**

***

***

****

****

Infiernos

Anaia ta biok asteburu honta igo dugu (04/09/18).
Igoera Ibones Azules-etik egin genuen. Patsada osoz eginda, 5 ordutan iritsi ginan gora.
Komeria jeisterakoan iritsi zen. Pondiellos-etik jeitsi genuen, baina hori jeitsiera! Hirutan galdu ginan. Hito asko daude bidean, eta ez dakizu zein hartu behar duzun. Azkenean lau ordu ostean heldu ginan pantikosako bainuetxera; baina oso nekatuta eta kolpe bat baino gehio hartu ostean. Gure 1go 3000 izateko, nahiko latza. Hurrengo baten, nahiz eta luzeagoa izan, igoera bidetik jeitsiko naiz.

Infiernos

Aupa!
Asteburu honetan egon gara inguru honetan. Panticosan lo egin eta Bañosetik abiatu ginen. Collado de Pondiellos-era doan bidea hartu genun. Hemendik Arnales eta Infiernos ikusten genituen. Lehenengo Pico Pondiellos (2910m) igo genuen, gero aurrerago dagoen 3000ko Arnales eta azkenik Infiernos-en hiru tontorrak. Infiernos gurutzatzeak ez dauka inongo zailtasunik. Gainera eguraldi zoragarria suertatu zitzaigun ta Las tres Sorores, Hiru Erregeen Mahaia, Balaitous, Midi D\'Ossau... mendi gehienak ikusi ahal izan genituen. Eta jeitsiera GR11-tik egin genuen, Ibones Azules-etan hnkak freskatuz. Merezi duen buelta!

inpernue

Irailean mendi honeetan egon nintzan. Igokerea Panticosatik egin neban; lo, Bachimañako goiko lakuko txabolan. Toki politte ta bidearen luzea mozteko era ona! Biharamonean, Inpernuko leporantz, eta, handik, Garmo Blanco eta tontorretara. Nere asmoa etorritako bidetatik bueltetea zan, baina, ja Garmo Blancon ostera be nengoela, ideia aldatu eta handik hur dagoen korridore batetik jo neban Pondiellosera jaisteko asmoz. Ez jatan damutu, baina hurrengo baten azken bi tontorren artean dagoen korridoretik joango naz; bestea luzeagoa eta latzagoa da, eta tontakerie hutse izen zan gailurretatik ostera be pasetea.

Ibilbide zoragarria alde guztietatik ikusitte, baina neguen kontuz ibiltekoa: gandor zurie ez da hain hestu, ez, baina Garmo Blancotik gora kristoren ostixe hartu leiteke leia badago.

Panticosatik

Epa! Asteartean igo nintzan mendi hontara eta bi gauza ditut esateko: Alde batetik, bidea luzea da oso (8h30m inguru), ta, bestaldetik, Garmo Blancotik Infiernorantz dihoan gandorra erreza dela. Amildegia hurbil dago baina ez da hainbesterako. Ah, ta bukatzeko, Infiernoko hiru tontorrak batzen dituen gandorraren estutasuna non den jakitzea gustatuko litzaidake. Leku estuenean gutxienez metro terdiko zabalera dago (hori estutasuna bada... hala bedi!). Aio.