MandoegiEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Urepeleko lepotik ©inaxio Adarra-Urepel mendilerroko gainik altuena ez izanagatik ere (ohore hau gertuko Urepelek du), Mandoegik erpin geodesikoa ez ezik, mendizaleen arteko ospea ere bereganatu du. Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga mendi soka honen gainaldearen zati luze batean zehar doa, baina Adarraraino iritsi aurretik, Garagartza mendirantz egiten du, Arano herriaren gainean.
Related nodes
[ibilbide] Plazaola. (N.) .. Mandoegi,
[ibilbide] Goizueta .. Mandoegi,
[track] Arano .. Arano,
[ibilbide] Mandoegi, Urepel eta Altzegi Leitzalarreatik,
|
![]() |
Aranoko madarikatua
Hirugarrengo saiakeran erdietsi nuen gaina, Ireberrekin jazo zaidan legez. Hori guztia laino zatarra zela eta.
Aranoko herri nafarra izango dugu abiapuntu, Hernani eta Goizueta lotzen dituen karreteraren erdian. Itsasoa herritik ikusten den herri nafar bakarra da. Kostata sinetsi nuen datu hori, baina esperientziak hala dela erakutsi dit.
Añoñeko gune megalitikora iristea da zatirik aspergarriena, ordu bateko pista itsusi baten ondoren. Bertatik, Mandoegi, gure ezkerrean agertzen den muino belartsua da. Eskubitara, Adarratik datorren gandorra ikusiko dugu, euskal trabesiarik mitikoenetarikoa. Egunen batean egin beharko... .
Añoñetik xenda belartsu bat ateratzen da Mandoegiruntz. Berau hartu eta lepo batera iristean, hesia igaro eta azken aldapa igo. Panoramika dezentea, batez ere pirinio kuttunak begiztatzen badira. Indartsu bazaudete, jarraitu gandorra ordu batean zehar Urepel eta Altzadiruntz. Mandoegik berak soilik, 3 ordu t\'erdiko txangoa eskatuko dizue.