OtsabioEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Tontorra ©inaxio Alegia, Bedaio eta Lizartza artean nabarmentzen den bizkar basatiko tontor nabarmenena da Otsabio; ez ordea altuena, izan ere bizkar berean, HEan dagoen Lapar gainak metro bakan batzuk gehiago ditu. Urruti gelditzen da ordea, eta altueran aldea txikia denez, ez dirudi mendizaleek aintzat hartzen dutenik. Nolanahi, zailtasun handirik gabe jarraitu daiteke bien arteko bizkarra (karaitza gehienean, gogaikarria gerta daiteke), eta baita aurrerago ere, nahi izanez gero, Azkarate aldera. Bi dira biderik erabilienak: bata Arterrekako harrobiaren gainaldetik dator Austokietako lepora eta gandorra jarraituz heltzen da tontorrera; bestea mendebaldeko bizkarretik dator, basogintzako pista zabaletan gora, Altzo aldetik abiatuta. Tontorrean erpin geodesikoa, buzoia eta gurutze batzuk. Basoa da nagusi isurialde gehienetan, bai pinua eta pagoa, eta baita artea ere, karaitza nagusi den hegoaldeko eremuetan.
Related nodes
[ibilbide] Otsabio eta Laparmendiko gandor luzea,
[track] Alzo .. Alzo,
[ibilbide] Otsabio eta Laparmendi Altzotik (PR GI-113),
|
![]() |
Evitar la cantera del Otsabio
Si vais a subir al Otsabio desde Altzo, evitar la senda que pasa cerca de la gigantesca cantera, ya que el estruendo os acompañará casi hasta la cima. Por cierto, los puestos de caza que están en el cordal cimero están hechos una auténtica guarrada, llenos de cartuchos vacios, paquetes, latas, botellas, plásticos, etc.