Seseta

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1186 m
Sistema
Location ED50 30T X.660929, Y.4740078
WGS84 42.794481 N, -1.033494 E.
Nombres alternativos Saseta
Puntos de partida Izize, Igari mt., Bidankoze.
Cerca San Migel ermita, Bidankoze herria, San Pedro eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Seseta
Seseta ©zuriain

Igari mendatea hegoaldetik zaintzen duen mendia dugu Saseta. Borda ugariren hondarrak aurki ditzakegu inguru hauetan, abeltzaintzak munta handiagoa izan zuen garai baten lekuko. Bazter bakartiak dira hauek, pinudiak eta behialako soro sasiek hartuak tartekatzen direlarik. M. Belaskok, bere Hiztegi Etimologikoan, dio "saihets" (hegia, mazela) hitzetik datorrela mendi honen izena.
Hegoalderago, gailur iheskorreko gandor luze bat dago, Marikalda izenekoa.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

**

Seseta

Seseta igotzeko bide klasikoa Igari mendatean hasten da. Bertan aurkituko dugu Errepublikako presoen aldeko oroitarria. 40ko hamarkadan ehunka preso politiko aritu ziren Igari eta Bidankotze arteko errepidea egiten, esklabotza baino hobea ez zen egoera latz batean. Jende haien penak gogoan hasiko dugu ibilbidea. Pista belartsu bat hartuko dugu hegoalderantz, berrehun bat metrora galduko dena. Bertan kairn batzuk ikusiko ditugu, eta marka zuri-horiak. Bidea garbia da eta ezpel eta aritzen arteko tunel batean sartuko gaitu. Berehala hartuko dugu altuera, eta Atuzkarratzeko erraldoiak ikusi. Bidea hego-mendebaldetik inguratzen du Seseta, eta mendiko gainaldera eramanen gaitu. Bertan basoa zabaldu eta belar zelaitxoak agertuko dira. Borda batzuen hondakinak ikusiko ditugu. Arretaz ibili beharko dugu bidexka ez galtzeko belardietan. Hala ere, hegoalderantz zuzen joz gero, ez dago galtzerik. Berehala aterako gara Sesetako gandorrera eta paisaia zoragarriaz gozatuko. Gure oinetan, iparraldean, Marikaldako gandorrak daude. Harataraino joateko, Sesetako hormetan pasabide egoki bat aurkitu eta deseskalatu beharko dugu. Itzultzeko, Seseta eta Marikaldaren artean pasatzen den GRko marka zuri-gorriak segi besterik ez dugu egin beharko, Sasari sakaneko paisaiaz gozatuz.