TxanagraEnviado por zuriain el 2011, Enero 18 - 09:38.
![]() Zamariaingo behatoki zirraragarria ©zuriain Aretako mendien ipar-mendebaldeko azken gainetakoa dugu Txanagra. Berez, bizkar luze eta oihantsua da mendi hau, ingurukoen antzera. Baditu, ordea, berezitasun eta zer ikusi batzuk, txango interesgarria osatzeko. Nahiko ezezaguna badira ere, mendiaren ipar-mendebaldeko hegian dauden Zamariaingo harriek behatoki txundigarria eskaintzen dute Artzibarko paisaien gainean. Bestalde, Txanagrako gailurretik oso gertu, Xabierko Frantziskori eskainitako aldaretxo bat aurkituko dugu, Berrendi azpian, Beraguzelaiko lepoan dagoen santutegitxoaren bikia.
|
![]() |