Txaparral

zuriain-k sortua, 2012, abendua 7 - 14:23
Garaiera 745 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.632983, Y.4742323
WGS84 42.820053 N, -1.374540 E.
Abiapuntuak Alotz
Gertu San Martin eliza, Santa Eulalia eliza, San Emeterio eta San Zeledonio baseliza, Aloz eliza, Asuncion eliza, Ollaran mendia, Zaziain mendia, San Roman eliza, Arantze mendia, San Martin eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Txaparral
Txaparral ©zuriain

Itoizko urtegiak penintsula bitxi baten moduan utzi zuen Txaparral mendia. Agian garai batean interes handirik gabeko mendia izanen zen, baina egun urtegi erraldoiaren ikuskizunak interesgarriago bihurtu du ibilbidea. Gain honetatik hurbil, Alotz herri despopulatuaren aztarnak topatuko ditugu, gero eta sasiek irentsiago.
Harrigarriro, bideak egoera onean daude azken leporaino. Handik aurrera, eta batez ere gailurraren aurreko azken txanpan, sasi eta zuhaixkek deseroso egiten dute txangoa.

Irudiak

****

****

***

***

****

***

***

***

****

Lotutako orriak

Ingurune bakartia.

Kaixo mendizaleok.
Atzo (2013-05-06)izan nintzen mendi eta ingurune honetan eta nahiko ederra iruditu zitzaidan, gainera alotz herri despopulatuak bere edrtasuna dakar iguruneari.
Abiapuntua Agoitzetik Nagorera doan errepideko 9.km baino zertxo bait lehenago ikusiko dezue ezkerrean pista bat abiatzen dela panel informatibo batekin, bertan kotxea utzi eta gu beste aldetik abiatuko gera, ate metaliko bat ikusiko duzue errepide ondoan berau pasa eta eskubirantz jo aberentzako bidetxur bat mendi magalan gora. Bidea ona da eta zabala eta hasieran malda gogorrean gora eta gero nahiko laua da lepo batera iritsi arte. bertan hesi bat ikusiko duzue, hau pasa eta beherantza jo bidetik, gutxira bideak bihurgune bat egiten du eskubira eta bertatik jarraitu beheraino, zelai bateraino. Aurrealdean Alotzeko herri despopulatua ikusiko duzue. Herrira joateko, urtegiaren mailaren arabera ezkerretik ala eskubitik joan daiteke, norberak ikusi beharko du nondik. Herrira iritsita, aurrealdetik doa bidea, herria pasata, beste zelaia dago eta berau amaituta ikusiko duzue pista bat abiatzen dela ekialderantz, haruntza jo eta pista hartu 5 minituko igoera egin ondoren lepo batera iritsiko zarete. Hemen kontuz, eskubira ikusiko duzue hesia abiatzen dela ondoan bidetxur bat hasten delarik, nik harripila bat jarri nuen badaezpada, eta bertatik jo txaparral aurreko leporaino, bide hau nahiko ondo dago nahiz eta batzuetan galdu edo zikin egon, hala ere norantza garbi dago, txaparral mendiko aurreko lepora iristea. Hona iritsita, bakarrik azken igoera gelditzen da, igoera ahal den lekutik jo gogorra da eta zikin xamar dago, bereziki bukaera eta tontor inguruak. Tontorra oso itxia da.
Buelta bide beretik jo.
Paisaia ederra da,ingurua erabat bakartia eta Alotzeko herri despopulatuak bere magia eta xarma jartzen dio gozatu.
Abiapuntutik tontorrera gutxienez 1h 30 minutu dituzue.
Anomo eta ondo izan.