Corona/Errazu

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1387 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.636902, Y.4754631
WGS84 42.930148 N, -1.323611 E.
Beste izenak Errazu, Bidausi
Abiapuntuak Arrieta, Garralda, Olaldea, Urrobi (Artzibar)
Gertu KORONA EKIALDE 2 trikuharria, KORONA ekialde 3 trikuharria, KORONA EKIALDE 1 trikuharria, KORONA tumulua, KORONA MENDEBAL 2 trikuharria, ANSABE trikuharria, KORONA MENDEBAL 1 trikuharria, MENKAIN eremu tumularra, ZORROZTARRIALDEA zutarria, SALSANGUA tumulua, BERRABURU zutarria, MENDIGIBEL zutarria, ERDIKOLARRE eremu tumularra, Xuritze mendia, XURIZE tumulua, ETXOLTXARRALDEA 1 mendebal trikuharria, BUABAKAR eremu tumularra, ETXOLTXARRALDEA 2 ekialde trikuharria, ZANAZ 2 ekialde trikuharria, XURIZE 1 trikuharria, ZANAZ 1 mendebal trikuharria, MENDIBURU tumulua.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Corona/Errazu
Gailurreko geodesiko erraldoia ©zuriain

Gain zabaleko mendia, basoz inguratua.
Antza denez, Corona oso izen erabilia izan da aspaldidanik Nafarroan... baita Korsika bezain urrunak diren beste zenbait tokitan ere. Mendi honen bigarren izena, Errazu edo Erratzu ere oso aspaldikoa omen da, eta gaur egun bizirik darrai Garralda eta inguruko herrietan.
Corona-Erratzu mendia baino gehiago mendi multzo bat da, eta gailur nagusiaz gain beste hainbat tontor bisita daitezke: Lerdengibel, Apezanberro, Bidausi, Mendiurru... Forma leuneko mendiak dira, pagadi eta soroz estalita, eta haietan monumentu megalitiko anitz aurki ditzakegu.

Irudiak

***

***

***

***

****

***

***

*****

***

***

****

****

***

****

***

***

***

**

**

Lotutako orriak

Arrietatik igo genuen mendi hau. Bidea luze xamarra da, baina garbia, eta aldapa gogorrak dituen arren ez du zailtasun handirik. Azkeneko zatia gogorrena izan daiteke, azken aldapak (eguzkitan egon ezkero) bukaezinak gerta daitezkelako. Gurutzera (gurutze bitxia benetan) iristeko geratzen dena erraz egiten da, laua baita dena. Goikaldean ere zuhaitzak daudenez, ez da paisaia askorik ikusten.