San Ciriaco (hondakinak)

San Ciriaco (hondakinak)
San Ciriaco ©inaxio
Tipo de monumento Ermita
Municipio Gesalatz
Siglo No disponible
Condition Suntsitua
Location Altitud: 650 m.
ED50 30T X.588438, Y.4728663
WGS84 42.703508 N, -1.921471 E.
Imágenes







Liburu bat aldameneko tontorrean

Bada ermitatik gertu beste haitz mutur bat iristeko nahiko deserosoa, harrizko gandor estu batez lotua. Ba haren tontorrean liburu bat topatu nuen plastiko boltsatan bilduta. Mendizaleren batek utzitako txartela izango zelakoan zabaldu nuen. Baina euskarara itzulitako nobela bat zen, "Autoa", Harry Crews egilearena. Azaleko plastiko boltsa desegiten hasita zegoenez, liburua aspaldi han izango zela pentsatu nuen, eta nekez joango zela hara beste inor puska batean.

Zalantzan egon nintzen hartu edo ez hartu. Liburuak ez zuen mezurik, ez zuen deus pertsonala ematen (eta zertarako utzi han gainera, amildegiz inguratuta, inori ematekoan!). Eta nola plastikoak nahiko itxusi ematen zuen han... hartu eta etxera ekarri nuen. Kale bazterretan uzten diren "askatutako liburu"en antzeko zerbait izango delakoan...

Gero, pentsatzen jarrita, kontutan edukita liburua Iruñean erosia dela eta Zuriain, zu, besteak beste, halako tontor galduen bila ibiltzen zarela, ez da zuk utzia izango ezta? ;-)

Gotorleku baterako

Gotorleku baterako aproposagoa ematen duen haitz baten gainean dago eta hiru horma baino ez ditu zutik. Igoerako bideari eusten zioten hormak ere amildu dira gehienak eta ez da erraza bertara iristea. Arrobi baten zuloa du aldamenean: hark ere ez zion irauten lagunduko.