Ustezko megalitoak

Enviado por Jose el 2011, Julio 6 - 19:21.

Inaxio, duela hilabete batzuk eman zenizkigun argibideen arabera, ez da komeni aurkitzen ditugun ustezko megalitoen kokapena argitaratzea... Beraz, zer egin behar dugu jada webgunean jasota ditugun ustezko megalitoekin, eta aurrerantzean aurkitzen ditugunekin? Azkenaldian egin ditudan ibilaldietan aurkitutako bi susmagarri baditut, zuei erakutsi nahi dizkizuedanak...

Lur eremu publikoan badaude,

Lur eremu publikoan badaude, nik argitaratu egingo nituzke, besterik gabe. Nik uste lur eremu publikoan, herri-lurretan dauden monumentuen arrisku haundiena ez-ezagutzea dela, deskuido batean traktore edo kamioi batek azpian hartu edo pista bat egitean suntsitu daitezkeelako.

Eremu pribatuan egonez gero berriz ezagutzetik etor dakieke kaltea beharbada, kasuren batean, baina kasu horretan ere, beharrezko ikusiz gero, nahikoa genuke fitxa argibide eta argazkiekin osatu, baina kokapena agerian zehaztu gabe uztea, eta hori Alfonso edo Iñigori (eta gainontzeko zaleei!) jakinarazi, beren iritzia eman dezaten.

Jose, aurkikuntza horiek ikusteko irrikitan nago!

Argitaratu ditut

Herri-lurretan daudenez, Urbasan, kokapen eta guzti argitaratu ditut, hemen eta hemen.