Oberan

Submitted by inaxio on 2015, January 11 - 12:25.
Altitud 413 m
Sistema
Location ED50 30T X.590456, Y.4786066
WGS84 43.220096 N, -1.887550 E.
Nombres alternativos Urtieta, Urteta, Notixitxar
Puntos de partida Ugaldetxo (Hernani).
Cerca Murruta zista, Erbizin karobia.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías .
images
Oberan
Oberan tontorra ©inaxio

Urdabururen Hegoaldean, Untzueko lepotik abiatuta, bizkar gorabeheratsu bat luzatzen da Añarbeko urtegiaren bailara Mendebaldetik itxiz. Hainbat gain nabarmentzen dira bizkar horretan eta Oberan izenekoa da denen artean gailentzen dena.

Egia esan, ez du ematen izenaren inguruan erabateko adostasuna dagoenik, izan ere izen desberdinekin aipatzen da batean eta bestean, bai bera eta bai ingurukoak, horietakoren bat nahiko xelebrea: Notixitxar. Urteta edo Urtieta izenaz ageri da hainbatetan, baina Oberan aukeratu dut hala ageri delako mapa berrienetan, Errenteriako mapa toponimikoan esaterako. HMko hurrengo tontorraren izena ere zalantzazkoa da, Saratsaga, Saratze eta Arribitarte izenekin ikusi dut.

Basoa da nagusi bai tontorrean eta bai bere hegi eta lepo guztietan, ez dago beraz zerikusi handirik basoa bera ez bada, ia erabateko pagadia. Tontorra bera 100 bat metroz bereizitako bi muinok osatzen dute, metroren bat garaiagoa delarik Ekialdekoa. Mendebaldeko gainak lotzen du Urdaburutik datorren bizkar luzera eta bertan hiru mugarrik seinalatzen dute Donostia eta Errenteria arteko muga.

Saratsagako gaina gertu gelditzen da, kilometro ingurura, gorabehera txiki bat aski da bertara iristeko. Oso metro gutxiko aldea dago bien artean garaierari dagokionez, hiruzpalau baino ez. Honen gainaldean haitz mutur batzuk ageri dira, Urumea aldera luzatzen diren bizkar harritsuen buruan. Erpin geodesikoa ere bada bertan.

Bertara heltzeko ibilbide egoki bat ezagutu nahi izanez gero, bada PR ibilbide bat (PR-Gi 1001) Ugaldetxotik abiatu eta itzuli eder bat eginez tontor hauetatik pasatzen dena.

Imágenes



***

***

***

***

***

****

***

****

***

***

****

***

Related nodes

Ibilbide ederra

Kaixo mendizaleok.
Atzo izan nintzen bertan, eta ingurua ederra iruditu zitzaidan, horretako Benta berri inguruan utzi kotxea, eta errepidea 200m inguru jetsi Goizuetako norabidean, eta ezkerrera doan bidea hartu beherantza. Zubia, baserria eta langa pasata eskubira jo marka txuri horiak jarraituaz aldapa gora. Ez dago galtzeko arriskurik. Bi tontor daude, lehenengoa erpin geodesikoa duena eta iratzeak tapatu egiten duena eta bigarrena hegora dagoena eta trikuharri bat duena tontorrean. Ibilbidearen iraupena ordu betekoa da, dena malda gora.
Merezi duen txangoa da. Ondo izan.