Sasi

Submitted by zuriain on 2016, Agosto 18 - 14:02.
Altitud 1088 m
Sistema
Location ED50 30T X.666363, Y.4731718
WGS84 42.718088 N, -0.969546 E.
Nombres alternativos Las suertes
Puntos de partida Burgi
Cerca .
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Sasi
Pirinioak Bardipeñatik ©zuriain

Nafarroa eta Aragoi arteko mugatik hurbil, Pirinioko lehen 2000koak artean urrun direlarik, mendialde basa eta bakarti bat zabaltzen da, Erronkari eta Ansó ibarren artean zabaltzen dena. Abeltzaintzaren beherakadarekin, bideak itxi eta sasi eta basoak bazterrez jabetu dira. Ez da harritzekoa inguru hauetan Pirinioetako azken hartza bizi izana. Gaur egun ere atzerritik akarritako hartzen arrastoak bazter urrun horietan sumatu dira.
1987ko Nafarroako mendien zerranda Sasi izeneko gain bat zekarren inguru hauetan. Badirudi izena goi ordokiko larre zabaletara dagokiola, baina kartografiak Sasi izeneko mendixka bat seinalatzen du aipatutako larre horien mendebaldera. Gain hau oso intesergarria ez denez, Bardipeña, Valdepeña edota Virgen de Peña mendietara luza genezake txangoa. Bide zaharrak ixteko arriskuan egon arren, artean ibiltzeko moduan daude... baina susmoa dut ez dela oso luze joko erabat itxi baino lehen.

Imágenes

***

***

***

****

***

****

***

Related nodes

Ingurune lasaia eta Pirineoak aurrean

Kaixo mendizaleok.
Inguru hauetan izan nintzen aurrekoan Burgi herritik abiatuta GR-15-ta hartuta Virgen de la Peña egin eta ondoren Las Suertes edo Sasi bezala ezagutzen den mendia egin eta Burgira jetsi. Horretarako, La Peña egiteko ez do arazorik GR-15-ta hartu eta ibilbide zoragarrian, uneoro maldan gora pistaraino iritsi eta bertatik tontorrera igo. Ondoren pista bera hartu eta Lehenengo La Bardipeña eta ondoren Valdepeña egin eta pista bera jarraitu zelaigune bateraino. Aurrealdean Las Suertes izanda topatu behar da bidetxur bat, non, tontor ingurura iristen den eta tontorra topatzeko (tako geodesikoa dago) ote artean topatuko duzue. Burgira jaisteko, bidetxur bera topatu eta ipar ekialderantz jarraitu eta bide zabalago batera iritsiko zarete eta berau maldan bera herriraino. Ingurune bakartia da, baina aurrez-aurre Pirinioak ikustea gozamen hutsa da.
Ondo izan eta animo.