Arburuko KaskoaEnviado por zuriain el 2018, Marzo 26 - 12:33.
![]() Arburuko Kaskoko gailurra ©zuriain Mortuako pagadi amaiezinetan murgilduriko bizkar luze bat dugu Arburu, Egiluzko lepo luzeak Aitzarbil ezagunagoarekin loturik. Inguru honetan pista eta bide ugari egonik, eta basoak ezin garbiagoak badira ere, komeni da orientatzeko tresnak eramatea, batez ere udan, hostoek paisaia erabat estali eta galtzeko arriskua areagotzen dutenean. Eguraldi kaskarrarekin ere ezinbestekoa izanen da bruxula, mapa edo GPSa eramatea. Trukean, kondairazko baso hauetan ibiltzeko esperientzia izanen dugu.
|
![]() |
Txartelontzi berria
Badu orain txartelontzi polit bat tontorrean, harripilaren gainean. Mendi ederra da, udako egun beroetarako aproposa, pagadiaren itzalean ibiltzeko.