GurbilEnviado por zuriain el 2018, Septiembre 21 - 10:50.
Gurbilgo gailurra ©zuriain Bere auzoko Sastrain bezala (eta oho har, Mortuako mendi gehianen antzera) Gurbil pagadi sarri eta zabalez estalita dago. Ez dugu beraz paisaia handirik ikusiko gure txangoan, baina trukean baso ikusgarrietan barrena paseatuko dugu. Pistek mendia inguratzen badute ere, gailurrera iristeko bidexkak bilatu beharko ditugu hegietan gora, baina biderik gabe ere joan gaitezte inolako arazorik gabe, pagadi garbiak baitira. Hori bai, kontuz ibiliko gara eta tresnak eraman beharko ditugu orientatzeko, erraza baita baso aaaiezin hauetan norabidea galtzea.
|