Ibarra-Ipizte/Hiruatxeta

Enviado por Xabiaram el 2019, Mayo 2 - 21:00.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Aramaio
ABIAPUNTUA Ibarra (Aramaio)
Esquema Ibarra-Amillondo/Kukutxeko Punta-IPIZTE/HIRUATXETA (1055m)-Lezeaga Lepoa-Ipiztekoarriaga-Ibarra
Relacionados »Ipizte (mendi)
Gora-behera800 m
Luzera12 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Arratsalde pasako mendi ibilaldia.

Txangoa Ibarra herrian abiatzen da eta Ibabeko Andra Maria baselizaren ondotik gora egiten dugu, baserri pare bat pasa eta pinudi basoan sartzen gara pista zabal batean Ipiztikoarriaga Lepora arte, malda eramangarria dago tarte honetan guztian, ia 400 metroko desnibela, azkenik Amillondo/Kukutxeko Punta (775m) zapaltzen dugu. Hona arteko bide 1 ordu.

Jarraian Ipizte/Hiruatxeta (1055m) aldera jotzen dugu, gauden lepotik 300 metro inguruko desnibela gelditzen zaigu tontorrera. Zelaian gora egiten dugu Ipizteko aterpe irekira iritsi arte, eta jarraian maldan gora Ipizte/Hiruatxeta (1055m) gailurra zapaldu arte. Azken zati hau malda gogor samarrean da baina oso ederra igotzeko eta ez da luzea. 40 minutu.

Behin tontorra eginda Santa Kruz apaizaren kobaren ondotik jeitsiko gara Lezeaga Lepora arte. Hemendik itzulera bidean Ipiztekoarriaga Lepora doan pista. Azkenik Ibarra herrira jeistea besterik ez zaigu falta, hau igoerako bide bera erabilz egingo dugu. 2 ordu inguru