Arbotonetako haitzak

Enviado por zuriain el 2020, Julio 21 - 13:30.
Altitud 763 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.568294, Y.4753306
WGS84 42.927455 N, -2.164411 E.
Nombres alternativos Aizpilako zuloa
Puntos de partida Urdiango igerilekuaak, Altsasu
Cerca Aizkaiako Haitza mendia, IGARTZA ekialde tumulua, INTXUSPE 2 hego trikuharria, IGARTZA mendebal trikuharria, BEOTEGIKO MURKOA trikuharria, Aitziber ermita, INTXUSPE 1 ipar (Txikilantegi) trikuharria, PORTUZARGAÑA 2 mendebal trikuharria, Arbotonaundi mendia, PORTUZARGAÑA 1 ekialde trikuharria, Intsusburu mendia, INTXUSBURU trikuharria, Auntzetako Harria mendia, San Pedro ermita, Aizkibel mendia, Laieneko haitza mendia, BERNOA trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Arbotonetako haitzak
Ekialdeko gailur zirraragarria ©zuriain

Altsasu eta Urdian iparraldean, Altzaniako mendien profil leun eta borobila hautsi egiten da, mendizaleoi hainbat harkaitz interesgarri eskainiz. Lainene eta Sarabe haitzak ezagunenak dira, baina mendebalderago Aizkaia, Auntzeta edo Musarra bezalako gailur zorrotak aurkituko ditugu, ez hain ezagunak.
Baina seguruenik denetan ezezagunena, Arbotonetako haitza izanen da, Sarabeko harriaren mendebaldean. Sitnan izen horrekin ageri da, nahiz eta mendebalderago Arbotonaundi eta Arbotontxiki izeneko harriak kokatzen dituen. Seguruenik, Arbotona zonalde osoari ematen zaion izena da.
Gailur zorrotz eta malkartsua da, ez eskalatzeko modukoa, baina bai arretaz ibiltzekoa. Antzeko altuerako hainbat haitz topatuko ditugu gainaldean. Altuenak ez du horrenbesteko interesik, basoaren baitan baitago. Baina, ekialderago, talaia eder bat topatuko dugu, Altzaniako basoen gainetiko panorama zabala eskainiko diguna.

Imágenes

***

***

****

***

***

***

***

Tontorrera pazientzia handiz

Kaixo mendizaleok.
Heranegun izan nintzen bertan, Altsasiuko igerilekutik abiatuta. Bertan abiatzen da bidea eta gutxira ezkerrera jo bidegurutze batean eta piskana aurreraldean ikusten joango zarete gailurra. Behin parean zaudetela, sasi eta sastrakekin borrokan eta handik eta hemendik joanaz, pazientzia handiz, tontorrera heltzen da. Aholku bezala, galtza eta jertse luzea eraman bai beso eta hanketarako.
Ongi izan.