Arrandieta-IrimoEnviado por Xabiaram el 2020, Noviembre 7 - 22:14.
![]() Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz (2020-01-29) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena. Ibilaldi honetan lehenik Arriandieta (708m) eta jarraian Irimo (900m) mendiak igoko ditugu. Ondoren Deskargako mendatera jeitsiko gara pinudiko sendan behera. Behin hemen Irimo alderako bideari jarraituko diogu, lehen zatian Meakako bidea pista zabalean eta gero gutxiago erabiltzen den senda batean sartuko gara, tarte hau Antzuolako udalerriari dagokio gainera eta honela iritsiko gara Trintxaleku (869m) tontorrera. Hau da Irimoko gandorrean egingo dugun lehena da, jarraian Arrizuri (889m) eta azkenik IRIMO (901m). Honekin ibilaldiaren bigarren ordua osatu eta eguneko puntu garainera iritsi gara. Argazki batzuk atera eta beherako bidea hartuko dugu, hasieran gandorrari ekialderantz jarraituz gurutzea dagoen aldera jeitsiko gara eta gero basoan beherako bidezidorretatik Deskargako mendateraino. 40 minutuko jeitsiera. Hemendik autobidearen hegaletik doan bidea hartuko dugu hasierako puntura itzultzeko, Legazpiko Dia-ra. 35 minutuko bidea.
|
![]() |