|
|
Ibilbideak: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
zuriain-k bidalia 2010, martxoa 17 - 09:22-an
Aietxura iritsi baino ehun bat metro lehenago hasiko gara. Kanadiar ibi baten ondoren, eskuinaldera, pista bat hasten da. 760 metroko garaieran, pista utzi eta bide estu bat hartuko dugu, eskuin alderantz (Mend.) Baso trinkoan zehar eginen dugu gora. Laster beste pista batekin eginen dugu topo, Garetemeko lepora eramanen gaituena, Aldaxur eta Zipuru artean. Orain eskuinetara joko dugu (Mend.), mendiaren hegoaldeko isurialdea zeharkatzen duen ehiztarien bidexka batetik.
zuriain-k bidalia 2010, martxoa 11 - 10:08-an
| Kategoriak |
Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Ollobarren |
Ibilbide zirkular zoragarria Sardegi eta Sartzaletako gainak bisitatzeko. Ollobarrengo herriaren goi aldean hasiko gara. Berehala ikusiko ditugu margo zuri-horiak. Malakdi bat zeharkatu eta berehala bidexka hasiko zaigu sigi-saga Sardegiko hegietan gora.
zuriain-k bidalia 2010, martxoa 11 - 09:52-an
| Kategoriak |
Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Otsondo-Urritzateko errepidexka |
Otsondo mendatean Urritzateko errepidexka hartuko dugu, eta Aitzpitzako errepetidorearen azpian utziko dugu. Bertatik lehen Maistrugaingo estazioko harrespil eta zutarria bisitatuko dugu. Gorramendiko gailur hondakinez jositik igarota, Gorramendiko zutarri ikusgarriaren bila joanen gara. Autoa utzi dugun tokira itzuli eta lurrezko pista hartuko dugu Ihintzpideko leporantz, eta bertako zutarri handia mirestu. Ihintzpide eta Otsameaka mendietara igoko gara. Txangoa, nahi izanez gero, luza genezake, Gartzabal edo Buztanzelai mendietaraino.
zuriain-k bidalia 2010, martxoa 4 - 16:18-an
Olotoki mendira igoko gara, Itzalletik eta Atagaitzako urjauziaren parean igaroz. Itzalletik mendebalderantz aterako gara. Askaldegi baten parean pista nagusia utzi eta mendebalderantz segituko dugu. Utzi berri dugun pista hori jaisteko erabiliko dugu. Orain ez gara hartu berri dugun lurrezko pistatik aldenduko. Pixkanaka eskuin alderantz joanen gara biratuz, pistatik atera gabe. Pista zelai batean amaitzen da, baina bidexka bat hasten da zelaia mugatzen duen txarrantxaren parean. Bidexka horri jarraituko diogu, behin ere galdu gabe.
zuriain-k bidalia 2010, martxoa 4 - 09:26-an
| Kategoriak |
Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Lizarragako errepideko 21. kma |
Lizarragako errepideko 21. kman, langa bat pasatuko dugu, Lezaungo txabolen ondotik. Ekialderantz joko dugu bi mazelen arteko arroilean gora. Pagadi ederrean barrena ibiliko gara, igotzen etengabe. Bidea ez da oso nabarmena baina zailtasunik gabe jarraitzen da. Behin lepo batera iritsita, jaisten hasiko gara, Zaborrateko borden aldera. Borden inguruan, harrizko murruarekin eginen dugu topo. Murru honen parean ekinen diogu aldapa gogorrari, eta Malkaxkoko gailurreko ordoki zabalera atera. Hurbil ikusiko dugu Iturgoiengo baseliza eta, haratago, Mugagako bizkarra.
JFdeA-k bidalia 2010, otsaila 28 - 21:31-an
| ABIAPUNTUA |
Zarautz |
| Eskema |
Zarautz-Sta Barbara-Garategaina-Meaga-Indamendi-Urdaneta-Pagoeta-Aia-Agorregi-Zarautz |
Zarautzetik Zarautzera itzulera 35Ilz baliaturik.
7 bat orduko ibilbidea eta 1.200 bat m.ko igoera.
Aukera ederra Zarautz inguruko tontorretatik apreziatzeko, baita Getaria, Aizarna, Granada bailara, Erlo, Ernio, eta nola ez, Pagoeta parkea, eta bertako Agorregi burdinola.
zuriain-k bidalia 2010, otsaila 5 - 16:11-an
| Kategoriak |
Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Eskiraroiko lepoa |
Eskisaroiko lepoan autoa utzi eta ekialderantz joko dugu, bidean gora, Oiarmunoko hegietan zehar. Andregaingo lepo zabalera aterako gara, pinudi bat atzean utzita. Bertan, eta Atxuelako hegietan, hainbat harrespil aurkitu beharko genituzke... geuk behintzat ez genuen arrastorik ikusi.
zuriain-k bidalia 2010, otsaila 2 - 12:13-an
Landakoa arroilean gora hasiko gara, Agoitz eta Nagore arteko errepidearen 9. kilometroan. Esparru hesitua eskuin aldetik inguratu eta zelaietan gora hasiko gara ekialderantz, pista aurkitu eta Alotz herriaren hondakinak ikusten diren lepora iritsi arte. Pista utzi eta ipar-ekialderantz jarraituko dugu, mendi sokaren erpinetik, bidexketan barrena. Mendia izeneko bizkarra igo gabe, sakana inguratuko dugu -ikus mapa- pinu eta zuhaixken artean, mendiaren gainaldea tokirik garbienetan irabaziz. Soro handi batera aterako gara. Ehiztarien trona batek pista hartuko dugun tokia seinalatuko digu.
zuriain-k bidalia 2010, urtarrila 25 - 12:59-an
| Kategoriak |
Nafarroa |
| ABIAPUNTUA |
Igariko mendatea |
Igariko mendatean autoa utzi eta gure gainean, ipar-ekialdean, dagoen mendi mazela pinuz josiari ekinen diogu, iparrerantz. Berehala pista belartsu batean egonen gara, mendi sokaren gainaldean gora egiten duena: Ardibidea da. Pinudiak bi aldeetan izanen ditugu, baina noizbehinka zabaldu eta paisaia ederrak ikusiko ditugu. Pistak gorabehera batzuekin egiten du iparrerantz, eta aldapa behera handi bat eginda, Atsagarbiako harria ikusiko dugu, dagoeneko nahiko hurbil.
JFdeA-k bidalia 2010, urtarrila 18 - 13:21-an
| ABIAPUNTUA |
Garagartza (Mendaro) |
| Eskema |
Garagartza (Mendaro)-Lizarrola baserria-Pagolatza baserria-Larraskanda lepoa-Otarre-Erentza lepoa (Erentza baserria)-Gaintxipia-Iturriko zelaia (Alkorta baserria)-Mirutxa lepoa eta borda-Garallutz-Etxabe baserria-Garagartza (Mendaro) |
Aurreko irteera baten Lastur bailara ezagutzeko aukera izan nuen. Oraingo honetan, eta Izarraitz mendizerraren M.eko adarrak ezagutzeko, inguru honetara jo dut.
Lasturren eta Aranarrekarren arteko mendilerroa eginez (Otarre, Gaintxipia eta Garallutz), eta bertan dauden mendilepoak bi bailara horiek hobeto ezagutzeko balio izan dit, eta baita egun eta lehen gizakia zelan ibili izan den atzera eta aurrera ingurune hauetatik.
Garagartzatik Aranerrekaren aurrera abiatu gara, E.ra, Lizarrola baserrirantz.
|
|