|
Rutas: Gipuzkoa
Enviado por inaxio el 2022, Noviembre 29 - 16:03.
Categorías |
Gipuzkoa, Nafarroa |
ABIAPUNTUA |
Azkarate |
Esquema |
Azkarate - Hilerria - Artzabal - Astunalde lepoa - Artubi - Balerdi - Artubi - Zabalegi lepoa - Altunegi - Urdille lepoa - Azkarate. |
Ibilbide gogorra, zaila eta ederra. Baditu zenbait pasarte kontu pixka bat eskatzen dutenak. Altzaie aldeko pasartea esaterako, Balerdiren malkarra ekialdetik inguratzen duena Astunaldeko igoerako xendarekin bat egin arte, nahasi xamarra da eta sasia gailenduta egonez gero jarraitzen zaila izan daiteke. Astunaldeko igoera gogorra da: sigi-saga igotzen den bidezidor estu bat da, belarrak doi-doi estaltzen ez duena eta tarte batzuetan urratuta dagoena; jaisteko baino igotzeko egokiagoa nolanahi.
Enviado por inaxio el 2022, Mayo 7 - 10:15.
Categorías |
Aduna, Andoain, Gipuzkoa, Zizurkil |
ABIAPUNTUA |
Aduna |
Esquema |
Aduna - Armosobarrena - Basopoeta - Belkoaingo gurutzea - Belkoain - Garate - Atxulondo - Astaerreka - Arizkurutzeta - Basopoeta - Aduna |
Adunatik Atxulondo burdinola zaharrera joateko bidea, Belkoaingo gainetatik paseaz. Burdinola bera oso hondatuta dago, aurriak baino ez dira gelditzen eta landaretzak estaltzen du ia erabat, baina oso ingurune ederra da. Sasiak bidea estu hartzen du tarte batzuetan, Garatetik beherako jaitsieran edo Belkoaingo ekialdeko tontorraren inguruan esaterako; gerta daiteke uda-udazken aldean trabatuago egotea.
Enviado por Xabiaram el 2022, Febrero 4 - 23:32.
Categorías |
Donostia, Goizueta |
ABIAPUNTUA |
Eskas |
Esquema |
Eskas-Artikutza-Izu-Negusoro-ARAINBURU (1054m)-Beltzuntza-Artikutza-Erroiarri-Eskas |
(2022-01-30)
Egun pasako mendi ibilaldia Artikutzako mendialdean.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 3 orduko itzulera.
Gaurko txangoa Eskaseko Guardetxeko aparkalekuan abiatzen da. Autoa uzteko toki ona dago bertan.
Hemendik Putrarrita alderako bidea hartu behar da, lehenik senda batetik, gero ibilgailuentzako pistatik ibiliz tarte labur batean.
Tontortxo hau pasa eta Artikutzarako jaitsiera egingo dugu basoan barrena, Atsegin-soro deituriko aldetik, hasieran bide estu samarra eta malda handia dago baina gero zabalagoa da eta ongi seinaleztarurik dago.
Enviado por Jose el 2021, Diciembre 23 - 21:42.
Usartzako atsedenlekutik abiatuta, ibilbide zirkular bat eginez, Akondia, Garaigoiti eta Kalamua kateatzen dira. Itzuleran, aurreneko bi mendiak mendebaldetik inguratzen dira, gorabehera gutxirekin.
Enviado por inaxio el 2021, Abril 12 - 18:33.
Categorías |
Andoain, Gipuzkoa, Villabona-Amasa |
ABIAPUNTUA |
Otieta (Andoain) |
Esquema |
Otieta - Plazaolako Bide Berdea - Praixkuren borda - Ameraungo kanala - Oindolar - Ameraungo kanala - Mandabieta - Txertueta - Unanibiko zubia - Otieta. |
Oso ibilbide atsegina eta erraza da, tarte luze batean Ameraungo ubidearen bazterretik doana, ubide hauen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera ematen duena. Oindolarreko igoera aukerakoa da, ez da PR bidearen berezko zatia, baina neke handirik ez dakarren igoera da. Otietako aisigunea leku jendetsua izaten da eguraldi ona denean; bada aparkalekua bertan, eta hainbat panel didaktiko ere bai uraren ustiaketaren inguruan.
Enviado por Xabiaram el 2021, Abril 11 - 12:53.
Categorías |
Berastegi, Elduain, Gaztelu |
ABIAPUNTUA |
Elduain |
Esquema |
Elduain-Aitzunaldeko lepoa-Lagarte-Arburu-Gazteluaitz-Lagarte-Erroizpe-Elduain |
(2021-04-05) Arratsalde pasako mendi ibilaldia Tolosaldeko mendietan.
3 ordu t'laurdeneko iraupena.
Ibilaldia Elduain herrian abiatzen da, bertan aparkatzeko bazter bat erraz topatuko dugu "Tolosana Mandriladora" lantegiaren ondoan.
Enviado por inaxio el 2021, Abril 7 - 20:40.
Categorías |
Altzo |
ABIAPUNTUA |
Altzo |
Esquema |
Altzo - Azkarateko bidea - Arrimaga lepoa - Musustegieta - Goiensoro - Otsabio - Muruna - Antxusietako gaina - Laparmendi - Leizetxikiko gaina - Sasiolako gaina - Añi - Zitzaolaldea - Arteota - Musustegieta - Egileor - Altzo. |
Oso ibilbide ederra da. Ez dio jarraitzen orpoz-orpo aipatutako PR bideari, baina gehien-gehienean bai. Altzotik Arrimagako lepora igotzeko bidea esaterako ez da PRari dagokion aukera, baina bide egokia iruditu zitzaidan. Añiko trikuharrirainoko tartea ere ez da PRari dagokiona, trikuharriari bisita egiteko luzatuta dago pixka bat bidea.
Enviado por inaxio el 2021, Marzo 21 - 21:03.
Categorías |
Ataun |
ABIAPUNTUA |
San Gregorio (Ataun) |
Esquema |
San Gregorio - GR20 - Mendiurkullu baserria - Urkullaga - Frantziskoenea baserria - Iberondotxulo baserria - Ergoiena - Ibaiaren bazterreko oinezko bidea - San Gregorio |
Ibilbide erraza, kontutxoren bat izan ezik: Frantziskoenea baserritik beherako tartea ez da horren nabarmena eta lohi handia egon daiteke euritearen ondoren. Tarte politena erreka bazterrekoa, Ergoiena eta San Gregorio artean. Agaramunda tontorra ibilbidetik kanpo gelditzen da, baina erraza da igotzea Mendiurkullu baserritik gora eginez, GR20a utzita. Igotakoan leku berera itzulita aurrera egitea onena, sasia gailenduta baitago tontorraren beste aldeko eremu batzuetan.
Enviado por Xabiaram el 2020, Diciembre 25 - 11:25.
Categorías |
Elgoibar |
ABIAPUNTUA |
Altzola |
Esquema |
Altzola-Etun-Barrenkorta-Lizundia-Urnobieta-AZKARATE (664m)-Peto Mendia-Altzola |
Ibilbidearen hasiera puntua Altzola herria da. Bertan autoa uzteko aparkaleku txiki bat dago. Herria zeharkatu eta trenaren geltokirantz abiatuko gara Deba ibaiaren zubia pasatuz.
Trenbidea zeharkatu ondoren gora hartu dugun sendari jarraituz basoko bide zabalagotik jarraituko dugu eta hemen zigi-zaga gorantz Altzola-Beraseta baserrira helduko gara, hau pasa eta gorago dagoen etxearen ondotik ere aurrerantz egingo dugu.
Enviado por Xabiaram el 2020, Noviembre 7 - 22:14.
Categorías |
Antzuola, Legazpi |
ABIAPUNTUA |
Legazpia (Dia) |
Esquema |
Dia/Legazpia-Arriandieta-Deskarga mendatea-Trintxuleku-IRIMO (901m)-Deskarga mendatea-Dia/Legazpia |
(2020-01-29) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.
Ibilaldi honetan lehenik Arriandieta (708m) eta jarraian Irimo (900m) mendiak igoko ditugu.
Abiapuntua Legazpiko Dia merkatalgunea, autoa bertan utzi daiteke aparkalekuan.
Errepidea gurutzatu eta Elbarrena auzoko baserri baten ondotik doan senda hartuko dugu eta basoan gora jarraitu, ia ordubeteko igoera eginda Arriandieta aurreko zelaialdera iritsiko gara eta hemendik gutxira tontorra zapalduko dugu.
|
|